Bilboko bonbardaketen ondoren, 1940ko irailean, hegazkin alemanak Londreseko hiriburua (London Blitz) eta beste batzuk txikitzen hasi ziren. Baina Londresen hainbat leku daude bonbardaketak eta hildakoak gogoratzeko. Bilbon ez. Zergatik? Londresen 1945ean faxismoaren aurkakoak irabazle atera zirelako.

Bidebarrieta aldizkarian 2019an Tania Gonzalezek artikulu batean Bilboko babeslekuak, bonbardaketetatik babesteko, aztertu zituen. Erresistentzia demokratikoaren erakusle dira. 2015 eta 2016an Memoriaren ibilbideak Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzak argitaratu zuen eta bertan Xabier Irujok bonbardaketen lekuak zehaztu zituen. 2017an Gernikako Bake Museoak askoren arteko liburua argitaratu zuen Euskadiko bonbardaketak aztertuz eta laster batean, UPV-EHUko argitalpen zerbitzuak, X. Irujoren azterketa berria argitaratuko du. Beraz, gero eta hobeto ezagutzen dugu 80 urteren buruan. Baina memoria demokratikoak ez du oraingoz lekurik, bonbardaketen ondorioak gogoratzeko.

Harremanen bidez, lekuak sortzen ditugu baina aldi berean esparru publikoan kultura demokratikoa biziberritzeko, lekuak landatu behar ditugu, demokrazia ez baita berez ernetzen.

Bilbo inguruko barrutian, 1936ko otsaileko hauteskundeetako emai-tzak gogoratu behar dira: %48,5 Fronte Popularrak, %30,4 EAJk, %21,1 Fronte kontrairaultzako hautagaiek. Demokratikoki hauteskunde bidez lortu ez zutena, biolentziaz konkistatzen saiatu ziren eta azkenean lortu.

Zer da aireko bonbardaketa bat?

Bonbardaketa bereizi gabeak eginez, biztanleria zibilari aire eraso-tzea, izua eragiteko. Europako potentzia kolonialistek aplikatutako gerra estrategia dugu. 1919tik aurrera, Afganistan, India, Kenia eta Marokoko Rif bezalako lurraldeetan erabilitako praktika izan zen. Baina 1936an Europan ere aplika-tzen hasi zen, Bilbon adibidez. 1940tik ohikoa bihurtu zen Europan.

1937an Bizkaian aplikatu zen esperientzia ebaluatzeko, Kondor legioko Karl von Knauer kapitainak, 1937ko ekainean Bilbo konkistatu ondoren egindako txostenean, honela azaldu zuen bonbardaketa-estrategia berria: Unitate txikien eraso luzeak hiri isolatuen aurka, populazioa hunkitua eta izutua izan zen sakonean, bitarteko gogorrenak eta bereizi gabeak erabiliz. (K. Maier. 1976).

Wolfram Richtoffenen ametsa 1937an: “Bilbo orain hondakinetara eta errautsetara mugatu“

1937ko apirilaren 23an, euskal frontearen aurkako aireko erasoaldian, eta, beraz, Gernika erabat bonbardatu baino 3 egun lehenago, Wolfram Richtoffenek, terrorezko bonbardaketen estratega alemaniarrak, bere egunkarian idatzi zuen Bilbo hondakin eta errautsetara murriztea amesten zuela (Maier, 1976, 118). Aireko argazkiez osatutako planoan ikus daiteke, Bilbo izenez, Ibaizabal ibaiak egituratutako estuarioaren metropoli-eremua hartzen zuela, Santurtzi eta Getxotik Galdakaoraino. Baina Richtoffenek ez zuen halako suntsipen sistematiko bati ekiteko behar besteko baliabiderik, hala ere bere ametsa eskala txikian gauzatu zuen Gernikan, Bilborako abisua.

Legez kanpoko sedizio militarra hasi zenetik, Bilbo lehentasunezko helburu bihurtu zen. lehen porrotaren ondoren. Javier Ybarra Bergek (1941) kontatzen duen bezala, dirua biltzeko eta armak erosteko kolpisten sare zibila eraginkorra izan zen Bilbon eta ondo antolatuta zegoen Getxon.

“Aireko bonbardaketarik ez da iragarriko”

Eraso militarraren hasierako porrotaz geroztik, matxinoen zoria Italia eta Alemaniatik jasotako babesaren mende egon zen, eta, beraz, gerra, hasi zenetik, Europako arazo bihurtu zen. Estatu totalitarioetako hegazkinek Mola eta Franco errebeldeen alderdiari egindako ekarpena erabakigarria izan zen, gerraren garapenean eta azken garaipenean.

1936ko irailaren 8an, alemaniarren bonbardaketak ikusi ziren Bilbon, eta 10 egun geroago Emilio Molak gerra-estrategia berri bat deklaratu zuen, biztanleria zibilaren aurkako bonbardaketa bereizi gabeak. Izua eragin behar zuen eta horretarako erabateko biolentzia indiskriminatua agindu zuen.

Irailaren 25ean, Bilbok herritarren aurkako lehen terrore-bonbardaketak jasan zituen, Barrainkua kaleko Karmeliten ikastetxea apurtu egin zuten eta gaur egun oraindik orain leku hori zabalik dago, bere horretan, bonbardaketen eta hildakoen oroimena egiteko, leku berezia.

1936ko abuztutik 1937ko ekainaren 19ra arte, 43 bonbardaketa-egun izan ziren.

Karlisten eta Molaren armada Bizkaiko mugetan gelditu zenean, Bilbora heldu ezinik, Bilboren aurkako bonbardaketa sistematikoak, 1936ko irailaren 25etik, Emilio Mola kolpistak eragin zituen. Bilbon Gipuzkoako eta beste leku batzuetako errefuxiatuak batu ziren, populazio zibilaren babesleku zen.

25 egunez txandaka, bonbardaketa-operazioak jasan zituen, operazio bakoitzean hainbat bonbardaketa eta beste 18 egun gehiago gehitu behar dizkiogu, Bilbo inguruan an-tzeko operazioak eginez. Bonbardaketa operazio bakoitzak helburu jakin batzuk zituen, baina hasieratik Eusko Jaurlaritzak kudeatzen zuen lurraldean, bonbardaketek herritarren artean ziurgabetasuna eta izua sortzea bila-tzen zuten, erakunde demokratikoen funtzionamendua eragozteko eta kalte material eta gizatiar handiena eragiteko. Gainera, bonbardaketa horien helburuak kaos soziala eragitea bila-tzen zuen, Jaurlaritzaren gobernagarritasunaren gabeziak agerian uzteko.

George L. Steerrek Gernikako Arbola, gerra modernoaren adibidezko azterketa izeneko liburu ospetsuan inork baino hobeto interpretatu zuen bonbardaketa horiek gerra modernoaren saio gordina zirela. Liburu horretan bilbotarren erresistentzia agiri zaigu, zuzen zuzenean deskribaturik, eraso totalitarioaren aurkako erresistentziaren gune eta Euskal Estatu librearen hiriburu zen Bilbo. Bonbardaketa sistematikoek jazarritako erreakzioen eta esperientzien multzoa azaltzen du liburuak, elikagai eskasiarekin jendediaren egoera. Ipar Amerikako prentsa grafikoan, Life aldizkarian, (1937-5-31) Bilboko bonbardaketen argazkiak argitaratu zituzten. Esperientzia beldurgarriaren erakusle.

Hegazkinek panfletoak jaurtitzen zituzten, gerra psikologikoan eta desmoralizazioan eragiteko. Bonbardaketaren egileen helburua izua eta ahalik eta kalte moral, zibil eta material handiena orokortzea zen, eta testuinguru horretan egin zuen amets Richthofenek, Bilbon bonbardaketa handiko programa bat aplikatzearekin.

Bonbardaketak Bizkaiko herri ugarik pairatu zituzten aipaturiko estrategia baten barruan, beldurra eta euskal agintarien gaitasun eza erakusteko alegia. Fabriken aurkako punteriak huts egiten zuen, biztanleria zibilak jasotzen zuelako bonben karga. (Steer 219).

Bilboko bonbardaketen artean, 1937ko apirilaren 18koa bortitzena izan zen, eta ziurrenik biktima gehien eragin zituena, Iturribide eta inguruko auzo herrikoiak suntsitu bai-tzituen. 200 langilek lan egiten zuten Cotorrueloko zapata fabrikan, jende asko babestu zen bertan eta bonbardatu zutenean, sute batek dena suntsitu zuen eta hainbat pertsona zauritu eta hil zituen. San Frantzisko eta Ollerias langile auzoen kontra zuzenean egin ziren bonbardaketak. Erasoak egurrezko etxeez jendeztatutako eremuetan gertatu ziren, kalte handiagoa eragiteko asmoz.

Laburbilduz, Legutioren ondoren, Bilbok jasan zituen bonbardaketa operazio gehien. Bilbon, bonbardaketen ondorioz, faxisten aldekoak zirenak ere hil ziren. Bilbon, bonbardaketa horiek eragin zituzten biktimengana hurbiltzea premiazkoa da eta hildako guztiek merezi dute Lekua, gure hiriaren memoria demokratikoaren erakusle.

Recomendaciones

Si no llegamos a alcanzar un refugio, o si no lo tenemos a mano, tumbarse en el suelo, cerca de las casas o, si es en el campo, en una cuneta, foso o sitio semejante, pero siempre en el suelo.

Los vehículos desalojarán el centro de las calles y se alinearán a los lados, los caballos trabados y enganchados junto a las paredes de las casas, los motores de los autos parados, con los frenos bien echados.

Ayudar con el máximo altruismo a los viejos, niños y enfermos, dando la preferencia siempre a las mujeres y a los niños.

Durante el ataque, ponerse preferentemente lejos de las ventanas, en los ángulos de los muros maestros, bajo los dinteles, etc.

Cerrar bien todas las puertas y ventanas (incluso persianas), mejorando el cierre con tiras de papel encolado (engomado) y con trapos introducidos en las rendijas y vueltos hacia los lados.

Cerrar la llave de paso del gas a la entrada del piso o local que sea y cerrar la llave de paso de la tubería del agua.

Tener a mano linternas portátiles.