Infernuko hiri-antolaketarako pausu berri bat eman du Donostiako Udalak
DONOSTIA. Irailaren hasierarekin batera, pixkanaka-pixkanaka goi-erakunde guztiak beren jarduerak berreskuratzen doaz. Hala, Donostiako Udalak pausu berri bat eman du Infernuko hiri-antolaketarako eremuko hiri aldaketa onartu eta gero. Orain, Udalbatzaren berrespenaren zain daude.
Donostiako Tokiko Gobernu Batzordeak behin-behineko onarpena eman dio Infernuko Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aldaketari. Aldaketa horren arrazoia eremu osoaren hiri-birsorkuntza eta -birkualifikazioa behar dela da. Honela, haren ondare eraikiaren eta urbanizatuaren ordezkapen osoaren bidez (egungo hornitegia eta kotzesionarioa izan ezik), proiektatutako jarduketa berriak aurreikusi dira, egungo hiri-ingurunearen errealitatera egokituak.
Ibaeta auzoaren hegoaldeko muturrean, A-8 autobidearen eta N-1 errepidearen bide-loturen sistemaren inguruan, dagoen hirigintza-eremu horretarako argi eta garbi berezitako bi eremu proposatzen dira:
- Erabilera tertziarioko zona bat, Zuatzura eramaten duen Zubiberriko bidearekin lotuta, esparruaren hego-ekialdeko muturrean eta 2010eko HAPOk planteatzen duen biribilgune berritik sarrera zuzena izango duena.
- Bizitegi-zona bat, erabilera tertziarioko gune berriaren eta egun dagoen kontsezionarioaren artean kokatutako lurretan. Bizitegi eremu honetan 540 etxebizitza aurreikusten dira, 270 babes publikokoak eta 270 etxebizitza libre.
Gainera, dokumentuak jasotzen du gaur egun Tolosa hiribideko 188. zenbakian dagoen gasolindegiari eta guneko kontzesiodunei dagokien lur-zatiaren finkapena.
Bestalde, HAPOren aldaketa horrek Añorgako ubidea leheneratzea eta balioztatzea aurreikusten du, baita errekari lagunduko dion parke lineal bat sortzea ere.
Temas
Más en Sociedad
-
Las denuncias de tráfico crecen más de un 10% en Euskal Herria durante el año 2024
-
Hallan el cadáver de un joven migrante flotando en una playa de Ceuta
-
Llega el amigo imaginario 2.0: un avatar creado por inteligencia artificial con efectos secundarios
-
Las aerolíneas de bajo coste se lanzan a absorber el millón de asientos que deja Ryanair