Lakuaren neurri berriak indarrean jarri ditu Donostiak
DONOSTIA. Aste honetan zehar, Donostiako Udalak Eusko Jaurlaritzak koronabirusaren hedapena geldiarazteko indarrean jarritako neurri berriak hartu egin ditu, eta horrek hainbat udal zerbitzuri eragiten die.
POLLOE
Ehorzketak: gehienez 30 pertsona egon ahal izango dira hildakoaren agurrean, eta maskarak erabiltzea derrigorrezkoa izango da. Bestelako lekuak baldintza berdinetan mantentzen dira. Hilerriaren ordutegia mantentzen da (8:00-20:00) eta edozein eskaera egiteko 943 42 35 40 telefonoan edo posta elektronikoz egin daiteke: polloe@donostia.eus.
DONOSTIA KIROLA
Donostiako Udalaren kirol instalazioetan covid-19 kutsatzea prebenitzeko protokoloak eta betebeharreko segurtasun neurriak martxan jarraitzen dute; hala nola %60ko edukiera mugatua, garbiketa eta desinfekzio lanen errefortzua, seinaleak eta sarrerako alfonbrak, besteak beste, baita erabiltzaileek betebeharreko neurriak ere.
Donostia Kirola sailetik gogorarazten da igerilekuetan 10 pertsonatik gorako taldeak ez direla baimentzen eta pertsonen arteko distantzia errespetatu beharko da. Igerilekuetako joan-etorrietarako eta ibilaldietarako, maskara erabili beharko da beti, orain arte bezala. Jarduera fisikorako, kirola egitean, ez da maskara derrigorrezkoa izango, betiere distantzia neurriak bermatzen badira.
FESTAK
'Abuztua Donostian' programazioaren barne zeuden zenbait ekimen bertan behera utzi dira araudi berria betez: Trikitixa (Amara, abuztuak 21 - Intxaurrondo, abuztak 22 - Erdialdea, abuztuak 23 - Egia, abuztuak 28 - Altza, abuztuak 29) eta Txaranga Ibiltariak (abuztuak 26 eta 27).
DBUS
Abuztuaren 21etik aurrera, Dbuseko gautxori zerbitzuen ordutegiak aldatuko dira, hurrengo abisura arte. Zerbitzu hauen azken irteerak beranduenez goizaldeko 01:30etan izango dira, agintaritzek emandako jarraibideei kasu eginda eta covid-19agatik gaueko aisialdiari ezarritako mugapena kontuan hartuta.
Zerbitzu hauetan emakumeentzako eta 18 urtetik beherakoentzako eskaripeko geldialdi sistemak martxan jarraituko du, ibilbideko zenbait tokitan.
Temas
Más en Sociedad
-
La jueza de la DANA exige a À Punt y a la Generalitat las grabaciones de la reunión del Cecopi
-
El presidente de la CHJ rompe diez meses de silencio ante la jueza y el fiscal de la DANA
-
Muere una turista vasca en un accidente de bicicleta en Ecuador
-
Un total de 53 casos de bullying llegaron a los juzgados de Euskadi el pasado año