Helikoptero batek eramango du Cristina Iglesiasen eskultura Santa Klarara
DONOSTIA. Hurrengo asteartean, uztailaren 21ean, Cristina Iglesias eskulture donostiarraren artelana eramango da Santa Klara uhartera, bertan jartzeko. Eskulturaren piezak helikoptero batek garraiatuko ditu Pasealeku Berritik uhartera. Lan horiek hainbat eragozpen eragin ditzakete bai trafikoan, bai oinezkoentzat. 2019Eko urrian, itsasargiaren etxeko lanak egiteko erabili den garabia eramateko erabilitako modu berdina erabiliko da artelana eramateko ere.
Operazioa goizeko lehen orduan hasiko da - 6:30ak inguru -, eta horretarako, Pasealeku Berria gutxi gorabehera sei orduz itxi behar izango da, ibilgailuentzat zein oinezkoentzat. Horregatik, Jorge Oteiza eskultorearen Eraikuntza Hutsa eskultura ondoko aparkalekutik, Carlos Blasco Imaz plaza arte (Aquarium gaineko plaza) itxita egongo da operazioak irauten duen bitartean.
Donostiako alkate Eneko Goiak eta Cristina Iglesias eskultore donostiarrak bertatik bertara jarraituko dute artelana osatuko duten zatiak eramateko operazioa. Eta era berean, gogora ekarriko dute Haritz Galarraga helikoptero pilotu donostiarra. Gogoan izan, Galarragak eskultura uhartera eraman behar zuen pilotua zela, eta duela aste batzuk bera eta bere lankidea Seu d'Urgell-en izandako helikoptero istripuan hil zirela.
Helikopteroak gutxi gorabehera 45 bidaia egingo ditu zati guztiak Pasealeku Berritik uhartera eramateko. Eta behin zati guztiak eramanda, artelana jartzeko prozesuaren azken faseari ekingo zaio, hau da, itsasargiaren etxearen barruan jartzeko faseari.
Temas
Más en Sociedad
-
El juez abre juicio contra Asencio y otros tres exjugadores del Real Madrid por compartir vídeos sexuales de una menor
-
La Ley de Movilidad Sostenible se reactivará la semana próxima, pese a las exigencias de Podemos y Sumar
-
El juicio contra Arcuri se aplaza al 23 de octubre para nombrar un tutor del hijo menor
-
Los bomberos forestales pueden anticipar su jubilación hasta cinco años