Gaur irekiko dira Eibarko haurrentzako jolas-parkeak
EIBAR. Gaurtik aurrera, normaltasun berriaren fasea estreinatzeko, Eibarko Udalak herrian dauden haurrentzako 40 jolas-parkeak irekiko ditu. Hiru hilabete baino gehiago eman dute itxita, koronabirusak eragindako alarma egoera dela eta.
Alarma-egoera amaitu ondoren, neska-mutikoek berriz ere parkeak erabili ahal izango dituzte, baina segurtasun- eta higiene-neurriak eta bermeak hartuta; horien artean, instalazioak aldiro desinfektatzea, erabiltzaileen arteko tarteak zaintzea, edo, tarte horiek uzterik ez dagoenean, maskarillak erabiltzea. Betiere saihestu beharko da pertsona asko elkartzea. Eibarko Udalak dei egiten die gurasoei edo adin txikikoak euren kargu dituzten pertsonei, arduraz jokatzeko neurri horiek bermatze aldera.
Udaltzaingoak, Zerbitzu sailak eta Mankomunitateak jaso dituzte dagoeneko beharrezkoak diren instrukzioak, parkeak egoki erabiltzen direla bermatzeko eta neurriak aplikatzeko.
Era horretan, beste pauso berri bat emango da arintze-fasean. Azken asteetan, hainbat zerbitzuk, hala nola, ostalaritzak, komertzioak edo kultur eta kirol jarduerek berriz ere martxan hasi dira eta “normaltasun berrira” itzultzen ari dira segurtasun-neurri guztiak hartuta, betiere.
Haur-parkeez gain, gaur zabalik izango dira aire librean ariketak egiteko makinen instalazioak, hain zuzen ere, Amañan (Berdintasunaren pasealekua) eta Azitainen daudenak.
PARKE BERRIAK
Aurrekoarekin batera, bi instalazio berri abian jarriko dira. Batetik, Polonia Etxeberrian (Rioja tabernaren parean) dagoen haur-parkea osorik berriztu da. Urbabil 2000 enpresak, 20.417 euroko inbertsio batekin, parkea eraberritu du, eta jolas berriak jarri (ziburuak, txirristak eta beste egitura batzuk); zoruak ere zaharberritu egin ditu.
Eta, bestetik, gune berri bat sortu da aire librean ariketak makinetan egiteko Ubitxan dagoen parkean (Polonia Etxeberria eta Unberako igoeraren arteko bidegurutzean dagoen plazoletan). Instalazio horren kostua, Amañan eta Azitainen daudenei gehitzen zaiena, 20.711 eurokoa da, eta lanak Hags-Swelek enpresak egin ditu.
Temas
Más en Sociedad
-
Los médicos vascos vuelven a la huelga sin un horizonte de acuerdo con el Ministerio de Sanidad
-
La EHU plantea una estrategia de alianzas para competir en pie de igualdad con las universidades chinas
-
Educación quiere que la mitad de los centros prescindan de Google Workplace for Education y se pasen Iradi antes de 2030
-
La EHU llama a ganar escala y advierte de que las universidades europeas son "demasiado pequeñas"