Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak zabaldu ditu Donostiak
DONOSTIA. Gaurtik aurrera, hilak 22, donostiarrek Etxadi eta Intxaurrondoko kanpoko igerilekuak erabili ahal izango dituzte, normaltasun berria estreinatzeko. Hori bai, % 60ko edukierarekin bakarrik ireki ahal izango dute, segurtasun-neurri guztiak bete ahal izateko. Gauzak horrela, Etxadin 258 pertsona sartu ahal izango dira, eta Intxaurrondon, aldiz, 220. Horrez gain, Paco Yoldiko solariuma eta ur jokoak zabalduko dira baita ere.
Instalazioetarako sarbideetan edukiera kontrolatuko duten pantailak jarriko dira, eta hauek, donostiakirola.eus webgunearen bidez modu errealean ikusi ahal izango dira. Instalazio horietara joateko ez da aldez aurreko hitzordurik beharko, baina ekainaren 29ra arte bitartean Kirol Txarteleko abonatuek bakarrik izango dute sarrera.
Beste berritasun bat izango da igerilekuen kanpoaldeko hamakak ez direla izango, eta ezin izango da etxetik ekarri. Ezinduentzako aulkiak izango dira, sorosleak emango dituenak.
Solarium-eremuan pertsonen artean 2 m-ko segurtasun-distantzia mantentzeko, zirkulu batzuk markatu dira. Hauek, banakako erabiltzaileek edo familiek erabiltzeko erreferentzia argia izan dezaten eskuoihala eremu horretan jartzerakoan. Betiere, soroslearen argibideak errespetatu beharko dira.
ZUHAIZTI ETA GASCA KIROLDEGIAK, ITXITA
Fortuna KE-ak, udal-kiroldegi honen kudeaketaz arduratzen da, eta jakinarazi duenez, urteko geldialdi teknikoan matxura bat aurkitu dute ur-hornidurako sareetan. Horren ondorioz, igerilekuak hustu egin dira berriro, eta uztailaren 1ean irekiko da.
Bestalde, Gasca kiroldegiari dagokionez, itxita mantenduko da. Izan ere, oraindik instalazioaren zati bat gizarte zerbitzuen beharrei erantzuteko erabiltzen baita.
Temas
Más en Sociedad
-
Una mujer afectada por fibromialgia gana la batalla con la Seguridad Social: le ordenaron volver a trabajar hasta cuatro veces
-
La Red de Personas Torturadas de Euskadi pide el reconocimiento como víctimas de vulneraciones de derechos humanos
-
La Comunidad de Madrid urge a Aena a determinar filiación de quienes pernoctan en Barajas
-
Morant exige a Mazón convocar elecciones anticipadas: "Ya no nos vale un Consell inútil"