Hondartzetako edukiera kontrolatzeko sistema bat garatu du Telefonicak
Okupazioaren ehunekoa denbora errealean kalkulatuko da kameren bidez
- Hondartzetako edukiera kontrolatzeko sistema aurreratu bat garatu du Telefonicak, aurtengo udan martxan jarriko dena. Jakina denez, kamerak jarriko dira hondar-tza guztietan, baina teknologia eta konektibitatea integratuz, udalek kontrol hori zehaztasun handiagoz egiteko aukera izango dute. Izan ere, 4G konektibitateko eta software indartsuko IP kamerak erabili ahal izango dituzte, modu horretan, okupazioaren ehunekoa denbora errealean kalkula-tzeko.
Dena den, sistema hori ez da aipatu berri den horretara mugatuko. Hondartzako sarbideetan pertsonak zenbatzeko kamera esklusiboak izatea ahalbidetzen du, sistemaren fidagarritasuna hobetuz eta okupatutako espazioaren ehunekoari buruzko datuak espazio horretan dagoen pertsona kopuruarekin alderatuz.
"Telefonicaren soluzio horrekin, udalek hondartzen edukiera kontrolatu ahal izango dute, modu erraz eta eraginkorrean, inguruko fotogramak jasotzen dituzten kameren bidez. Instalatutako softwareak ez du irudirik grabatzen eta ez du datu pertsonalik biltegiratzen; okupatuta dauden espazioko eremuak eta libre daudenak baino ez ditu detektatuko", azaldu dute Telefonicatik.
Agintarien eginbeharrak udal edo autonomia-erkidego bakoitzeko protokoloetan daude ezarrita; bertan, bainularien edukiera zehaztea eta instalazioetara taldean joan ahal izango diren gehieneko kopurua azaltzen da.
Gauzak horrela, erabiltzailearen kontrol-paneletik, mapa batek hondartza-eremuko puntu gutztiak erakusten ditu. Honen bidez, puntu horiekin batera, okupazio-ehunekoa, momentuko edukiera eta kokapen zehatz baterako baimendutako gehieneko edukiera ikus daitezke. Gainera, arduradunen telefono mugikorretan alertak konfiguratzeko parada dago.
Telefonicatik ziurtatu dutenez, edukiera eta okupazioa kontrolatzeko sistema horrek %99tik gorako fidagarritasuna dauka, sare neuronalaren bitartez adimen eta ikusmen artifiziala duten kamerei esker. Era berean, bestelako elementuak bereizteko eta zenbaketaren metrikatik baztertzeko gaitasuna dauka, pertsonak zenba-tzen dituelako soilik.
Hortaz, Telefonicak enpresa eta administrazio publikoentzako teknologia berrien merkatuan laguntzen jarraitzeko asmoa duela adierazi du hondartzak kontrolatzeko alternatiba berritzaile honekin: "Erreferentziazko eragileetako bat izateko konpomisoa indartzen dugu ekintza honekin, eraldaketa digitalaren prozesuan,barnetik eta antolaketa ikuspegitik, baita bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzuengatik ere", jakinarazi du enpresak.
Temas
Más en Sociedad
-
Una víctima de abusos simula reunirse con el papa León XIV: "No queremos solo palabras, sino acciones contundentes"
-
Pedrosa defiende que la Escuela Pública Vasca es "uno de los lugares donde Euskadi prepara su futuro cada mañana"
-
Los pacientes en cuarentena por hantavirus en el Gómez Ulla reciben el alta
-
El jefe de la Ertzaintza, el superintendente Josu Bujanda, anuncia su adiós