BILBO. Estatuko gobernuak alerta egoera ezarru zuenetik eta, horren ondorioz, nahitaezko konfinamendu garaia, Euskadin 28.480 pertsona identifikatu dituzte, 17.109 Ertzaintzak eta 11.371 herri ezberdinetako udaltzaingoek.

Ertzaintzak jarritako salaketak jada erregistratuta daude Erandioko egoitza nagusian. Bestalde, udaltzaingoek jarritakoak Udaltzaingoaren Atarian erregistratzen dira (Euskadiko 80 udaltzaingori zerbitzua ematen dien extraneten).

Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak gaur bertan sinatu ditu osasun-larrialdiko egoera honetan agintaritzari ez obeditzearen ondori diren arau-hauste larrien zehapen-prozedurak hasteko lehenengo 250 ebazpenak. Horietako bakoitza 602 eurokoa da, eta zenbatekoa % 50 murriztu daiteke baldin eta espedientea hasi zaion pertsonak isuna jakinarazpena jasotzen duen egunetik zenbatzen hasi eta 15 eguneko epean ordaintzen badu.

Egungo egoeran, bertan behera geratu dira administrazio-prozedurak izapidetzeko eta jakinarazteko administrazio-epeak, eta salbuespena dira ezarritako alarma-egoerarekin zerikusia duten egoerei buruzkoak. Hori dela-eta, Segurtasun Sailak erabaki du espediente horiek izapidetzeari lehentasuna ematea, nahiz eta hori egiteko urtebeteko epea duen arau-haustea egiten denetik zenbatzen hasita. Izapidetze-prozesuan errespetatu egingo dira gure ordenamendu juridikoan ezarritako eskubideak eta bermeak, alarma-egoerak mugatzen ez dituenak.

Gaur egunean zehar egingo dituzte ertzainek lehenengo jakinarazpenak zehatutako pertsonen etxeetan.