Hilabete benetan ona izan zen urtarrila Euskal Autonomia Erkidegoan turismoari dagokionez. Hotel, landa-ostatu eta apartamentu turistikoek 182.414 sarrera erregistratu zituzten, hau da, % 8,1eko igoera 2019ko urtarrilarekin alderatuz, Eustaten datuen arabera.

Bizkaian, Euskal AEko sarrera guztien % 47,6 biltzen dira, eta sarreren batura % 8,1 handitu da. Gipuzkoan, Erkidegoko sarreren % 38,7 metatzen dira, eta % 8,3ko igoera gertatu da; Araban, berriz, Euskal AEko sarreren % 13,7rekin, % 7,7ko igoera gertatu da.

Ostatu-gauak % 5,2 igo dira Erkidego osoan 2020ko urtarrilean, 2019ko urtarrilarekin alderatuta. Araban, ostatu-gauak % 5,8 igo dira; Bizkaian, % 2,3; eta Gipuzkoan, % 8,7.

Apartamentu turistikoak

Euskal AEko apartamentu turistikoetako bidaiarien sarrerak 4.288 izan dira 2020ko urtarrilean, hau da, % 32,8ko igoera izan da aurreko urteko hilabete berarekin alderatuta. Sarrerak % 61,8 igo dira Gipuzkoan, eta % 26,3 Bizkaian, baina Araban apur bat jaitsi dira (-% 0,2).

2020ko urtarrilean, 17.442 ostatu-gau erregistratu dira Euskal AEko turismo-apartamentuetan; hau da, aurreko urteko urtarrilean baino % 4,7 gutxiago. Ostatu-gauak % 15,4 jaitsi dira Araban; Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, % 1,3 eta % 2,0 igo dira, hurrenez hurren.

Batez besteko egonaldiaren iraupena 4,07 egunekoa izan da azken urtarrilean, 2019ko urtarrilean izandako batez besteko 5,67 egunen azpitik. Araban, iazko 13,66 egunetatik aurtengo urtarrileko 11,58 egunetara jaitsi da; Bizkaian, 3,59 egunetatik 2,88 egunetara jaitsi da; eta Gipuzkoan batez besteko egonaldia jaitsi da 2019ko urtarrilean 5,35 egun izatetik aurtengo urtarrilean 3,37 egun izatera.