Bilbo - Deustuko Unibertsitateak ibilbide duala izango duen Robotikako Ingeniaritzako Gradua eskainiko du 2020ko irailetik aurrera. Aukera hau Deustuko Salestarrekin sinatutako aliantza estrategikoaren eskutik dator. Ikasleek aldi berean ikasi eta lan egin ahal izango dute graduaren 3. mailatik aurrera sektoreko enpresa garrantzitsuekin sinatutako hitzarmenari esker. Horien artean, MB Sistemas, GHI Hornos Industriales, Inkatec, Fagor Arrasate, Danobat, Maier, Sindosa S.L., Bridgestone, Tekniker, Cenker, Ingemat, Saralle eta Inser Robótica daude. Gainera, gradua egokitu egin da Lanbide heziketako Goi-Mailako tituludunek erraztasunak izan di-tzaten (gradua hiru urtetan buka-tzeko aukera izanen dute).

Dirudienez, robotika etorkizunera begira gizartea eta enplegua aldatuko duten elementuen artean dago. Hori ikusita, belaunaldi berrietako profesionalak prestatzeko diseinatu da. Alde horretatik, automatizazio eta robotika industrialeko ezagutza sendoak dituen ingeniaritza da, zerbitzuen robotikako oinarriak ahazten ez dituena. Izan ere, asistentziak, etxeko eta laneko esparruetan, ikaragarrizko hazkundea izango du datozen urteetan.

Atzo arratsaldean titulu berriaren aurkezpena egin zen Unibertsitateko Paraninfoan. Bertan izan ziren Deustuko Unibertsitateko eta Salestarretako agintari nagusiak, Jose Maria Guibert eta Jose Antonio Prol; Juan Mari Aburto Bilboko alkatea, Hezkuntzako eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak Cristina Uriarte eta Beatriz Artolazabal, hurrenez hurren; Espainia eta Portugalgo ABBko presidente eta CEOA, Marc Gómez; Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordea, Adolfo Morais, eta Ingeniaritza Fakultateko dekanoa, Asier Perallos. Robotikako Ingeniaritzako graduarekin lotura egiteko, antzeko bost prestakuntza gradu eskaintzen dituzte Salestarrek. Halaber, mantentze lan elektronikoa, Sistema elektroteknikoak eta automatizatuak, Automatizazioa eta robotika industriala, Telekomunikazio eta informatika sistemak edota Mekatronika industriala. Barakaldoko Salestarrek ere egingo dute bat akordioarekin, Batxilergo teknologikoa eskainiz.

Horrez gain, graduari berari dagokionez, esparru hauek dituzte langai Ingeniaritza Fakulutateak eta Salestarrek langai: irakaskuntza eskaintzea, instalazioak eta laborategiak lagatzea, prestakuntza dualeko metodologiak ezartzea, enpresak ere tartean sartzea, lanbide heziketako tituludunen trantsizioa errazteko tresnak prestatzea, gizartean eta industria munduan zabalkunde lana egitea eta graduaren zuzendaritza.