Gasteizko Udalak bizikletak aparkatzeko 565 gailu berri jarriko ditu
Aparkaleku gehienak kirol-guneen inguruetan ipiniko dituzte
GASTEIZ. Gasteizko Udalak txirrindulak aparkatzeko 565 leku berri jarriko ditu hirian zehar. Horretarako 50.000 euro bideratuko ditu, eta gehienak kirol-guneen inguruetan egongo dira kokatuta. Aparkalekuak bikoitzak izango dira eta hurrengo hilabeteetan zehar hasiko dira jartzen.
“Herritarrek eta taldeek Herritarren Postontziaren, 010 telefonoaren edo “Alkateak entzuten dizu” plataformaren antzekoen bidez egiten dizkiguten eskariei ere erantzuten diegu” adierazi du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok.
“Orotara, 1.130 leku izango dira. Horietako asko (ehuneko 20a) udalerriko kirol ekipamendu ugarien inguruetan jarriko dira, Kirol Zerbitzuak hala eskatuta. Gainerakoekin taldeek eta banakoek egindako eskariei erantzungo diegu. Herritarrak udalarekin harremanetan jarri dira horiek eskatzeko, bilera, Herritarren Postontzia, 010 telefonoa edo “Alkateak entzuten dizu” bezalako parte-hartze moduen bitartez“ azaldu du Amaia Barredo zinegotziak.
Horrenbestez, Urtaranen gobernuak sendotu egiten du bizikletentzako aparkalekuen sarea, zein funtsezko estrategia baita bizikleten mugikortasuna indartzeko. “Aparkaleku berri hauekin 10.000 plazatik gora izango dugu hirian, VGBiziz aparkaleku seguruen sarekoekin kontatu gabe” zehaztu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zorroaren titularrak. “Bizikleta gero eta gehiago erabiltzen da hirian. Gasteiz hiribideko bizikleta-kontagailuaren kontaketa 4.milioitik gorakoa da 2015eko azaroan jarri zenetik. Beraz, errealitate horri erantzun behar dioguz” azpimarratu du Amaia Barredok.
Kontratua sinatu bezain laster ekingo zaio bizikleta-aparkalekuen 565 moduluak jartzeari. Urtea amaitu aurretik lanak amaituta izatea espero du udalak.
Más en Sociedad
-
Un estudio muestra la asociación entre el aumento de temperatura y la ansiedad y la depresión
-
El verano de 2025, el más cálido desde 1961, superando al de 2022, con 33 días de ola de calor y seco
-
Así es Diella, la ministra generada por IA a la que Albania encarga combatir la corrupción
-
Detenido un hombre por matar con un cuchillo a su mujer en Cartagena