DONOSTIA. Gipuzkoako hiriburuko Tokiko Gobernu Batzordeak tamaina handiko hondakinen bilketa zerbitzua Loiola, Martutene eta Intxaurrondo auzoetara zabaltzea erabaki du. Horrez gain, zerbitzuak gailu elektronikoen hondakinak berrerabiltzeko zerbitzua eskainiko du baita ere.

Kontratua betetzeko-epea urtebetekoa izango da, eta gehienez urtebete luzatu ahal izango da. Guztira kontratuaren zenbateakoa 186.334 eurokoa izango da.

Orain arte, tamaina handiko hondakinen bilketaren zerbitzua Intxaurrondo auzoan aplikatzen ari da. 2018ko datuei erreperatuta 882 zerbitzu eskeini ziren, eta guztira 113.162 kilogramo hondakin jaso ziren.

Onartutako kontratua bi sortetan banatuko da, batetik, Intxaurrondo auzoa, eta bestetik, Loiola-Martutene auzoak. Hondakinak biltzeko sistema honek 23.000 donostiarrei baino gehiagori zerbitzua emango die Intxaurrondoko, Loiolako eta Martuteneko auzoetara hedatuz.

Errondogaineko luiziaren egonkontzea

Tokiko Gobernu Batzordeak “Errondogainan luizi bat egonkortzeko Proiektua” burutzeko obrak kontratzeko espedientea onartu du.

Egonkortzeko proiektuaren arrazoia 2018ko apirilaren 12an gertatu zen luizian datza. Burutuko diren lanen artean, sarbideen prestatzea, gune batzuk egonkortzea, saneamendu lanak egitea, erliebearen estaltze lanak egitea eta drainatzea daude.

Proiektua aurrera eramateko aurrekontua 251.159 eurokoa izango da eta lan guztiak egiteko epea 2 hilabetekoa izango da.

Erabilera erlijiosorako lursail baten emakida

Tokiko Gobernu Batzordeak erabilera erlijiosoko komunitatearen ekipamendurako udal jabari publikoko lursail bat modu pribatiboan erabiltzeko herri-jabariko emakidaren esleipena onartu du. Hain zuzen ere, emakida Testigos Cristianos de Jehova-ri esleitu zaio.

Lursaila Intxaurrondo Hegoaldean kokatua dago eta espazioa soil-soilik erabilera erlijiosora bideratutako eraikin bat eraikitzeko egongo da. Emakida 70 urterakoa izango da, luzatzeko aukerarik gabe. Urtero, lursailaren erabilpena egingo dutenek 5.107 euroko kanona ordaindu beharko diote Donostiako Udalari lursailen titularrak baitira. Halaber, esleipendunak 493.722 euroko inbertsioa egin beharko du.

Hondartzen garbiketa lanak

Tokiko Gobernu Batzordeak “Kontxa, Ondarreta, Zurriola eta Santa Klara uharteko hondartzak garbitu nahiz hondartza inguruko uretako hondakin flotagarriak kentzeko zerbitzua” xede duen kontratazio espedientea onartu du.

Donostiako hondartzetan egingo diren lanen artean honakoak daude: hondartzetan utzitako hondakinak biltzea, kentzea, garraiatzea eta kudeatzea; marmokak egongo balira uretatik kentzea; hondartzak garbitzea; hondartzeko harea bahetzea; hondartzen hondarrararen nibelazioa eta egokitzapena, eta urte osoan zehar hondartzetako kabinetarako eta komunetarako sarbideak oztoporik gabe mantentzea.

Zerbitzua aurrera eramateko kostua 2,5 milioi eurokoa izango da, kontratuaren iraupena 9 urtekoa izango da, eta gehienez beste urtebetez luzatu ahal izango da.