5 euroan

Piraguismoa, urpekaritza edo saltingea egiteko bonoak daude salgai Iruñeako Gaztediaren Etxean

14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira eta irailaren 15a arte erabil daitezke

09.02.2020 | 13:07
Piraguismoa, urpekaritza edo saltingea egiteko bonoak daude salgai Gaztediaren Etxean.

14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira eta irailaren 15a arte erabil daitezke

BILBO. Piraguismoa, urpekaritza edo saltingea egiteko bonoak daude salgai 5 euroan Gaztediaren Etxean. 14 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira eta irailaren 15a arte erabil daitezke.

Ekimen hori Iruñeko Udalaren Txankletak programaren barrukoa da, hirugarren urtez eskaintzen den kirol-, kultura- eta aisia-jardueren proposamena.

Banako txartelak 5 euro balio du, eta behin hura eskuratuta, onuradunak irailaren 15era arte du epea jarduera egiteko. Gazteak berak erabakiko du noiz joan nahi duen Rocópolisera (Berriobeiti), Salting Iruña gunera (Orikain), Guelbenzu igerilekuetara edo Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolara (biak ala biak Iruñean).

Txarteletako batek Rocópolis abentura-parke handian bi ordu emateko eskubidea ematen du, eta urpekaritza-bataioak ere denbora bera hartzen du, aldi horretan urpeko igeriketaren hasi-masiak ikasteko. Argazki-erreportaje txikia ere hartzen du barne, eta Guelbenzu igerilekuetan egiten da. Salting-jarduerak, bestalde, ohe elastikoetan ordubetez saltoan aritzeko aukera ematen du, Salting Iruña gunean; eta piraguismorako txartelak, arraunaren oinarrizko alderdiak ikasteko aukera, piragua autohustugaietan, Caparrosoren Errota Piraguismo Eskolaren eskutik.

Izen-emateak Gaztediaren Etxean egin behar dira, Zangoza kaleko 30ean, NANa aurkeztuta. Argibide gehiago eskuratzeko, 948 233512 telefonora edo helbide elektroniko honetara jo behar da: www.pamplonajoven.es. Udako proposamen honekin aisialdi-tarteetarako eskaintza zabala egin nahi du Iruñeko Udalak, besteekin elkartzea sustatzeko eta aukera eskaintzeko bestelako zaletasunak ez dituzten gazteei beren intereseko jardueratan has daitezen.