BILBO. Atxiloketa gaur, igandea, goizaldeko laurak inguru gertatu da Okondon (Araba), zenbait herritarrek Ertzaintzari ohartarazi diotenean motozale bat herriko kaleetatik oso abiadura handian, eta zarata handia sortuz, zirkulatzen ari zela.

Patruila bat bertaratu, eta gutxira atzeman du herritarrek emandako deskribapenarekin bat zetorren motozalea. Ibilgailuaren depositua gasolina-bidoi batekin betetzeko prest zegoenean identifikatu dute agenteek gidaria.

Ertzainek gidariari motozikletaren dokumentazioa eskatu diote, ibilgailuak bidezko matrikula-plakak ez zituela egiaztatu ostean. Dokumentazioa ez aurkezteko emandako koherentziarik gabeko erantzunen aurrean, motozikletaren bastidore-zenbakia egiaztatzeari ekin diote. Une horretan konturatu dira ertzainak ibilgailu lapurtua zela, eta susmagarria atxilotu dute.

Atxilotuak 24 urte eta polizia-aurrekariak ditu, eta Ertzaintzaren dependentzietara eraman dute bidezko eginbideak egiteko. Behin eginbideak amaitutakoan, atxilotua aske geratu da, datozen orduetan epailearengana joateko betebeharrarekin.