bilbo - Lanbide Heziketako tituludun gehien erreklamatzen dituen hirugarren autonomia-erkidegoa da Euskadi Adecco Group Institute erakundeak egindako ikerketaren arabera, gisa honetako titulu bat duen biztanleriaren %14a alegia. Bere aurretik daude Katalunia, lan-eskaintzen %25,3 bereganatuz eta Madril, %22,6 batekin. EAErekin batera, Lanbide Heziketako tituludunen eskaintzen %60a kontrolatzen dute. Halaber, herrialde osora zabalduz begirada, aurtengoan lan eskaintza gehiago egon dira lehen aldiz Lanbide Heziketako tituludunentzat (%42,2) ikasketa unibertsitarioak dituztenentzat baino (%38,5). Lanbide Heziketan lan-eskaintza gehien jasotzen dituzten sektoreak Administrazioa eta Kudeaketa, Elektrizitatea eta Elektronika, Industria, Ekoizpen Mekanikoa eta Informatika, Komunikazioa, Instalazioa eta Mantentzea izan dira. Hauen atzetik, Marketing eta Komer-tzioa, Ostalaritza eta Turismoa, Garraioa, Osasuna eta Arte Grafikoak daude.

Batxilergoko ikasleak Eskain-tzak alde batera utzita eta gazteen ikusmiretan zentratuz, Salón de Orientación Universitaria Unitour 2018-2019 erakundeak burututako ikerketa baten arabera, Bilboko batxilergoko ikasleen %18ari soilik gustatuko litzaioke etorkizunean atzerrian lan egitea, eta %28ari berdin zaio. Gauzak horrela, %55 euren lan-ibilbideak Espainian gara-tzearen alde agertu dira (%33 Euskadin, eta gainontzeko %22 penintsulako edozein tokitan).

Non galdera ez da lurraldetasunera mugatu. Izan ere, gazte gehienak euren ibilbide profesionalak enpresa pribatu batean garatzearen alde agertu dira (%40), beste askok funtzionario izateko oposizioen aldeko apustua helarazi duten heinean (%27). Gainera, negozio-propioa muntatzeko intentziodunak ere daude (%20) GKEetan lan egiteko gura dutenak ahaztu gabe (%12).

Ikasiko duten hori erabaki-tzeko arrazoiari dagokionez, gehienek (%53) euren bokazioa lehenesten dute. Falta direnek (%36) etorkizuneko irtenbide profesionalari erreparatzen diote gehienbat. Hori bai, zenbaitek diru asko irabaz dezaketelako hautatzen dute (%10) eta bizpahiruk (%1) gurasoek gura dutena ikasiko lukete. - U. G.