Gazteek, euskara bidelagun

09.02.2020 | 10:29
Gazteek, euskara bidelagun

ZARAUTZ. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eta Miren Dobaran sailburuordeak harrera egin zieten atzo Zarautzen Euskarabenturan parte hartzen dabiltzan 120 gazteei. Hizkuntzaren erabilera sozialari dagokionez, urratsak emateko tartea dagoela azaldu zuen sailburuak, euskarak bizipen positiboekin lotuta egon behar duela gogoraraziz. Bide horretan, Euskarabentura bezalako ekimena funtsezkoa da gazteen artean kultura ondarea hedatzeko. Antolakuntzatik azaldu dutenez, "euskararen herria hobeto ezagutzeko aukera ezin hobea da".

noticias de deia