BILBO. Euskadiko gazte gehienak eutanasiaren alde daude, Gazteen Euskal Behatokiaren arabera. Galdetutako hiru gaztetik bik, % 66k, honako hau uste du: “legeak medikuak baimendu beharko lituzke nahikoa farmako-dosi agindu ahal izateko, pazienteak berak edo familiartekoen laguntzaz bere bizitzarekin hala erabakitzen duenean amaitzeko”.

Datu horiek 70 Euskal Soziometroa azterlanaren ondoriozkoak dira; Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak argitaratu du, oraintsu. Gazteen Euskal Behatokiak 18 eta 29 urte bitarteko gazteek emandako erantzunak hautatu ditu, Euskadiko batez besteko biztanleriarekin erkatzeko.

Iritzien berri izateko, honako galdera hau formulatu zuen: “Fase terminaleko gaixotasuna edo sufrimendu handiak eragiten dizkion gaixotasun degeneratibo sendaezina duen pertsona baten kasuan, uste al duzu legeak medikuak baimendu beharko lituzkeela nahikoa farmako-dosi agindu ahal izateko, pazienteak berak edo familiartekoen laguntzaz bere bizitzarekin hala erabakitzen duenean amaitzeko?.

% 68k baietz erantzun du, “segurtasunez; legeak baimena eman beharko lieke medikuei, egoera horretan dagoen paziente baten bizitzarekin amaitzeko, pertsonak hala erabakitzen duenean”. Beste % 10 baten iritziz, “horrek hala izan beharko luke”, baina ez dago erabat seguru.

Zure ustez legeak baimena eman beharko lieke medikuei, egoera horretan dagoen paziente baten bizitzarekin amaitzeko, pertsonak hala erabakitzen duenean?” galdera dela eta, % 74k esan du baietz, segurtasun osoz arautu beharko litzatekeela legez eutanasia Espainian. Beste % 9k baietz uste du, baina ez dago seguru. Ez dago funtsezko alderik gazteen iritziaren eta 18 urtetik gorako biztanleen iritziaren artean.