Bilbo - “Bertsolaritza ez da oasi bat. Gure bertsokide gizonezkoek inoiz ez digute esan beraiekin ez kantatzeko, baina gizartean erreproduzi-tzen den matxismoa bertsolaritzan ere erreproduzitzen da”, adierazten du Onintza Enbeitak, Bizkaiko lehenbiziko emakume txapeldunak. Per-tzepzio soil bat baino askoz gehiago dela frogatzeko hamaikatxo adibide ditu. Eta horren ondorio esangura-tsuena honakoa da: bertso-eskoletan neskatoak dira nagusi baina oholtzara salto egiteko une erabakigarria iristen denean askok bertan behera uzten dute bertsolaritza. “Plazetan %20a baino ez gara neskak, argazkietan ez ikusteko edo justu ikusteko beste”, azaltzen du.

Onintza Enbeitak 24 urteko eskarmentua du oholtza gainean, gauzak dezente aldatu direla nabaritzeko beste. “Ez dut esango orain dela 20 urte baino hobeto ez gaudenik. Hasieran plazan egote hutsa iraultza bat zen. Gaur egun egotetik diskurtso propio bat izatera pasatu gara”, adierazten du bersolari muxikarrak. Aldaketak ez dira bakarrik zentzu horretan eman, orain izen-abizena izatea lortu dute. “Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Unai Iturriaga, Igor Elortza, Jon Maia... eta emakume bertsolariak. Ez gara masa homogeneo bat. Bakoi-tzak bere bertsokera du, gizonek bezala, eta ezberdina da”, dio Enbeitak, oraindik aurrerapauso asko eman behar direla uste duenak.

“Emakume bat plaza publikora irte-tzen denean hainbat mekanismo aktibatzen dira eta dena da hizpide botatako bertsoa izan ezik: nola zoazen jantzita, zein den zure ibilbide pertsonala, ezkonduta zauden ala ez...”. Hori ikusirik, zentzua aurkitzen dio 14-15 urteko neskatoek bertsolaritza laga-tzeari plazarako saltoa egin behar dutenean. “Zergatik ez dute nahi igo? Jendeak zure minigona epaituko badu edo zure ahotsa zalantzan jarriko badu... oso zaila da eszenatoki gainean egotea”, argudiatzen dut. Horren ondorioz, emakumeek testigantza-presentzia baino ez dute lortzen oholtza gainean. “Maialen Lujanbiok bere plazak ditu, baina nork jarriko du zalantzan Maialen Lujanbio ona denik?”, galdetzen du. Bere kezka honakoa da: “Maialen eztabaidaezina da, Amets Arzallus eta Sustrai Colina bezala. Baina hain onak ez direnen artean, arruntak garen bertsolarien artean, zergatik deitzen zaie beti gizonei?”, hausnartzen du.

Zentzu horretan, erreferenteak izatea aldarrikatzen du. “Umetan ikusten dugunetik eraikitzen dugu gure bizitza. Horregatik iruditzen zait oso gogorra, aipuak egiten diren bakoi-tzean, emakume bertsolariak ez aipa-tzea”, dio. Hiru urte gehiago baino ez dituen arren, berarentzat Lujanbio erreferente izan dela aitortzen du. Arantzazu Loidi eta Kristina Mardaras ere gogoan ditu, “baina plazatik erretiratu ziren”. Orain Enbeita bera da erreferente gazte askorentzat. “Ardura handia da, baina horrela da. Emakume erreferenterik ez badago, emakumeak ez dira existitzen”.

Lanuztea Arrazoiak soberan daude lanuztea egiteko muxikarraren ustetan. “Gaur ez daukat agenda publikorik: ez bertsosaiorik, ez grabaketarik”, dio. “Greba garrantzitsua da, baina ez helburu moduan, baizik eta tresna bezala”, gaineratzen du. Enbeitaren esanetan, “batzuetan esaten da greba heteropatriarkatuaren eta kapitalismoaren kontra dela eta badirudi ezer ez gaudela esaten. Inportantea da esatea gaur egun bizi garen munduaren helburua dirua dela eta hori erdigunetik kendu behar dela”. Martxoaren 8a hainbat urtetan folklorizatuta egon dela uste du Enbeitak, baita greba deialdiak egunak transmititzen zuen sinpatiarekin bukatu duela, “oinarri batzuk mugitzen hasi eta gizon ba-tzuk interpelatuta sentitu direlako”. Izan ere, bizitzak eta zaintza erdigunera eraman behar direla esaten baldin bada “orain arte izan duten bizi-tzeko era zalantzan jartzen da”.

Diputatuen Kongresura heltzeko moduko ibilbide politikoa izan duen heinean, Onintza Enbeitak kezkaz ikusten du ultraeskuineko alderdiek Estatuan izan duten gorakada. “Feminismoari etsai asko agertu zaizkio azkenaldian: hainbeste gizon haserretu ditu ez dakitela euren zapaltzaile izatea nola kudeatu”. Edonola ere, borrokaren erronka nagusia “zain-tzaren eztabaida benetan erdigunera eramatea da, erakundeetara”. Eta baita “ulertaraztea zapalkuntza modu ezberdinak bizi ditugula: emakumea naiz, baina euskalduna ere. Eta euskalduna naizen aldetik askotan nire hizkuntz eskubideak zapalduta ikusten ditut”. Eta etorkizunera begiratu behar baldin bada? “Edozein neskak berak erabakitzen duen hori izan ahal izatea inongo oztopo barik. Eta pauso bat gehiago eman ahal izango bagenu, sistema binarioa desager-tzea: gizartea emakume eta gizonezkoetan ez banatzea”.