Karmele Jaiok, idazle eta Noticias Taldeko kolaboratzailea, egin du 2022ko Korrikaren azken kilometroa, Haizea Otaño Astigarragako euskaltegiko irakaslearekin batera.
Jendez betetako Bulebarrean, azken egun hauetan euskal geografian zehar eskuz esku ibili den mezua irakurri du Jaiok.
"Euskara ez da daukagun zerbait, garen zerbait baizik", azpimarratu du idazle gasteiztarrak bere mezuan.