Euskotrenen Burdinbidearen Euskal Museoak, Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak, datorren asteburuan hiru lurrun tren jarriko ditu martxan (uztailak 17 eta 18). Azpeitiko Museoan (Gipuzkoa) ere ikusgai dago lehen tren ibilgailu elektrikoaren 125. urteurrenaren argazki erakusketa.

Lurrun-trenek ordutegi hau izango dute Museotik (Azpeitia) Lasaora irteteko:

? Larunbata, uztailak 17: 12:00etan eta 17:30ean.

? Igandea, uztailak 18: 12:00etan.

Burdinbidearen Euskal Museoa (Azpeitia) ohiko zirkulazioak eskaintzen ari da, indarrean dauden osasun-protokolo guztiak betez, Covid-19aren transmisioa saihesteko.

Museoaren udako ordutegia ondorengoa da:

? Asteartetik larunbatera: 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

? Igande eta jaiegunetan (astelehenetan izan ezik): 10:30etik 14:00etara.

Burdinbidearen Euskal Museoak bere instalazioetan Europako trenbide-bildumarik onenetako bat erakusten du, mota guztietako ibilgailuekin: lurrunezko tren-makinak, diesela eta elektrikoak; automotoreak eta hainbat bagoi mota.

Era berean, Euskadiko makina-erremintako multzorik osatuenetako bat eskaintzen du, Urolako Trenbidearen tailer mekaniko zaharraren bidez, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen laginak eta munduko trenbide-erlojuen bilduma onenetako bat ditu.

Joan den apirilaren 1etik, Burdinbidearen Euskal Museoan ikusgai dago Euskotren sozietate publikoak antolatutako trakzio elektrikoko lehen ibilgailuaren 125. urteurrenaren argazki erakusketa. Bilbotik Santurtzirako tranbian egin zen euskal trenbide-sektorearen mugarri historiko garrantzitsu horren berri emateko ekintzen artean dago erakusketa hau, Espainian trakzio elektrikoa erabiltzen lehena.

Erakusketa honi buruzko informazio gehiago:

www.euskotren.eus (https://125bilbaosanturtzi.eus)

Bisitariak eta langileak zaintzeko neurriak, Covid-19arekin bizi diren testuinguruan

Azpeitiko Burdinbidearen Euskal Museoko bisitarien eta langileen segurtasuna bermatzeko helburuarekin, eta Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean beharrezkoa den urruntze fisikoari eusteko, honako neurri aktibo eta pasibo hauek ezarri dira:

? Babes-holtzak harreran.

? Hidrogel desinfektatzailearen banagailuak.

? Ibilbide erabat zirkularra izango duen zirkuitu bat sortzea, Museoko bisitariek atzera egin dezaten eta aurretik daudenekin gurutzatu ahal izan daitezen saihesteko, jarraitu beharreko bidearen zoruan gezi adierazgarriak markatuz.

? Edukiera murriztuko erakusketa-aretoak ixtea, distantzia sozial egokia bermatu ezin denean: Tren-uniformeen eta -kronometriaren bildumak.

? Instalazioen garbiketa indartzea, Museoko bisitariek eta langileek manipulatu ditzaketen elementuetan arreta berezia jarriz.

? Beste edozein esparru publikotan bezala, nahitaez erabili behar dira maskarak Museoko instalazioetara sartzeko.

Jendaurreko informazioa

? Burdinbidearen Euskal Museoaren helbidea: Julián Elorza kalea, 8 (20730 AZPEITIA-GIPUZKOA).

? Informaziorako telefono-zenbakia: 943 15 06 77

? Faxa: 943 15 07 46

? Helbide elektronikoa: ? museoa@euskotren.eus

? Webgunea: ? www.euskotren.eus