BILBO. Tronuen jokoa” sail arrakastatsuaren lotura euskaldunak ez zuen Euskadiko toki naturaletan egin ziren sailaren azkenengo denboraldiko eszenen grabaketarekin bukatu: erdi aroko fantasia Bilbora hurbiltzen da orain, eta zehazki bere tenplu nabarmenera, azkenengo urteetako sailik arrakastatsuena antzeratuz. SERIESLAND-en bostgarren edizioa aurkeztea da helburua, hiriburu bizkaitarrean interneten bidez hedatutako ikus-entzuneko sorkuntza hoberen eta berrienak jasotzen dituen jaialdia.

Khaleesi hieratiko batek bere Erdi Aroko jantziak gure neskatilen abarka, gona gorri, zaiazpiko, alkandora, gerruntze eta zapi tipikoengatik aldatu ditu. Eta, ondo begiratuz gero, Zazpi Erresumetako boterea irudikatzen duen Burdinezko Tronuaren ezpata mehatxariak traineruen arraunengatik ordezkatu direla ikusiko dugu. Protagonistaren eskuetan dagoen arma bakarra bere magalean dagoen bideokamera zaharkitu bat da. Azkenik, eszena Begoñako Basilikaren barruan kokatuta dago, Amatxuaren irudiaren oinetan.

Jaialdia, urriaren 21etik 26ra ospatuko dena, bere 2019ko kartel txundigarria aurkeztu du, munduko sail arrakastatsuenetariko bati omenaldia eginez. Neskatila bera izan da jaialdiaren azkenengo urteotako edizioen irudi, 2018an “Star Wars” filmei omenaldi egiten ziona.

JAIALDIA

Seriesland - Bilbao International Digital Festival Euskal Herrian ospatzen den websailei zuzendutako lehiaketa bakarra da, eta bere lau edizioetan, internazionalki erreferentzia moduan kokatzera heldu da, urtero bost kontinenteetako jendea erakarriz. Dohainik sail berri eta garrantzitsuenak ikusteko aukerarekin batera, jaialdiak ikus-entzuneko sektoreari zuzendutako alderdi bat aurkezten du: interneten bidez hedatzeko pentsatua de fikzio mota honen sortzaile, ekoizle eta banatzaileen arteko topaleku bat.