Eremu digitalean euskararen erabilera sustatzeko asmoz, Zure hatz marka euskaraz izeneko kanpaina aurkeztu du gaur goizean Eusko Jaurlaritzak Donostian. Ekimen berri honen bidez, gazteei sare sozialetan edukiak euskaraz sortzera animatuko zaie alde batetik; eta bestetik, herritarrei mugikorrak euskaraz konfiguratzeko deia egingo zaie.

Bi helburu horiek lortzeko egitasmo desberdinak jarriko dira martxan. Batetik, eta gazteek euskarazko eduki digitalak sortzera bultzatzeko, sare sozialetan (Instragram, Tik-Tok eta Youtuben) gazteak aktibatzeko lehiaketa egingo da. Horretarako hainbat preskriptore izango ditu kanpainak, besteak beste, Kai Nakai abeslaria, Anepe Acedo dantzaria eta Aitziber Garmendia aktorea.

Garmendia bera arduratuko da gailu elektronikoak euskaraz aktibatzeko gonbita egiteaz eta hainbat tutorialen bitartez herritarrei gailuak nola euskaratu azalduko die. www.gozatusareaneuskaraz.eus atarian eta sare sozialetan egongo dira ikusi bideo tutorialak. Horien bidez, modu errazean azalduko dute mugikorrak eta bestelako gailuak nola euskaratu.

Herritarrek Egunean Behin Lehiaketan eta Lehen Hitza app-an ere aurkituko dute gaurtik azaroaren 10era bitartean martxan egongo den kanpaina.

Herritarrek Egunean Behin Lehiaketan eta Lehen Hitza app-an ere aurkituko dute gaurtik azaroaren 10era bitartean martxan egongo den kanpaina.