Euskal Herriko Unibertsitateko Zelulen Biologiako katedraduna den Miren Cajaraville aintzatetsi dute Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eta Ikerbasquek ikerketa-karrera osoagatik, Euskadiko emakume ikertzaileak ikusarazteko urtero ematen dituzten aintzatespenen hirugarren edizioan.

Batzorde Ebaluatzaileak nabarmendu egin du "zelulen biologian eta itsas ekosistemetako ingurumen-toxikologian oinarritutako ibilbide zientifiko bikaina, bai eta ikertzaile berriak prestatzeko eta euskal zientzia nazioartekotzeko egin duen lan emankorra ere, proiektu eta sare zientifikoen bitartez".

Miren Cajaraville Biologian doktoratu zen UPV/EHUn eta Biologia Zelularreko katedraduna da 2002tik unibertsitate honetan. Ingurumen-kutsaduraren eragin biologikoei buruzko ikerketen buru da, eta aitzindaria da biomarkatzaile molekularren eta zelularren garapenean, organismoek kutsadurari ematen dioten erantzuna neurtzeko. Interes berezia du animalien esperimentazioaren ordezko metodoak sustatzeko egiten duen lanak, zelula-laboreen erabileran eta teknologia atomikoetan oinarrituta, kutsatzaileek gizakien eta ingurumenaren osasunean duten arriskua ebaluatzeko. Azpimarratzekoa da Prestige-ren istripuaren ondoren petrolio-isuriak izan zuen eraginari buruzko azterlanetan edo disruptore endokrinoen, nanomaterialen, eta nanoplastikoen eta mikroplastikoen ekintza-mekanismoei buruzko azterlan berrienetan parte hartu duela. Ingurumen Toxikologiako Zelulen Biologia ikerketa taldeko zuzendaria da 2001ean sortu zenetik, eta Plentziako Itsas Estazioko (Plentziako Itsas Estazioa) ikertzaile nagusia 2012an sortu zenetik. ESCPB Europako Fisiologia eta Biokimika Konparatuko Elkarteko kontseilu exekutiboko kidea, 2011-2012 aldian lehendakari izan zelarik, 200 artikulu baino gehiagoren egilea da, eta aipamen eta eragin ugari ditu komunitate zientifikoan. Bere ibilbidean zehar ikertzaile ugari prestatu ditu eta 14 doktore-tesi zuzendu ditu (gehi egiten ari diren beste lau), gehienak nazioartekoak. Ingurumenaren Kutsadura eta Toxikologiako doktorego-programaren arduraduna da 2012tik. Nabarmentzekoa da, halaber, UPV/EHUko lehen Master eta Doktorego Eskolaren sorreran parte hartu zuela. Eskola horretako lehen zuzendaria izan zen, eta tutorekidetzan egindako doktorego-tesiak eta Erasmus Mundus nazioarteko master-programak sustatu zituen. Bikaintasuneko ikerketa bultzatzeko lan handia egin du, adibidez, ebaluatzaile gisa parte hartuz ERC Europako Ikerketa Kontseiluan.

Miren Cajaravillez, gain, Advanced kategorian saritua izan dena, honako hauek aitortu ditzute: ikerketa arloko karrera osoaren aitorpena: Malu Martínez-Chantar, CIC bioGUNEko ikertzaile Nagusia, Consolidator kategorian (bere ikerketa-arloko lidergoaren aitorpena); eta Paola Ferrario, Ikerbasque Research Associate ikertzailea, DIPCen, Starting kategorian (ikertzaile gazte baten ekarpen nabarmenaren aitorpena).

Aitortutako emakume ikertzaileak aukeratzeko, Ikerbasquek Euskadiko 300 emakume ikertzaileren baino gehiagoren ekoizpen nahiz ekarpen zientifikoei buruzko datuak aztertu ditu. Amaierako hautaketa Ikerbasqueko Patronatuaren Ordezko Batzordeak egin du, Fundazioko Batzorde Zientifikoak baliozkotu duelarik. Batzordeak hiru kategorietako ikertzaileen maila zientifiko altua azpimarratu du, eta horrek agerian uzten du, batzordearen esanetan, "Euskadin emakume ikertzaileek egiten duten zientziaren botere handia".