ERMUA. Konfinamendu garai honetan umeek asper ez daitezen, ‘Clip Club TV’ izeneko Youtube kanala abiarazi dute Unicef Españak eta Alcántara Family Foundationek. Kanalaren helburua neska-mutilek eduki eta denbora partekatzea da, modu ludiko batean konfinamendua aurrera eraman ahal izateko. ‘Clip Club TV’ kanala norabide bikoitzekoa izango da.

Proposamena Youtubeko kanal bat da, non protagonistak haurrak eta nerabeak diren. Beren harreman sarea ezartzeko, ikus-entzunezko euskarri batean, konfinamendua bizitzen ari diren moduari buruzko ezagutzak, esperientziak eta testigantzak partekatzeko etxetik bertatik.

EDUKIAK IKUSI ETA PARTEKATZEKO KANALA

Kanalean parte hartzeko jarraibideak oso errazak dira, eta sarbidean jasotzen dira. Aurkezpenak honako hau adierazten du: “dakizunez, egunotan etxean geratu behar gara. Koronabirusa gure ohiturak eta errutinak aldatzera behartzen ari zaigu, kutsatutako pertsona gehiago egon ez dadin. Baina … zer egiten duzu denbora guzti honetan etxean? Hainbat arrazoiengatik hori jakin nahi genuke. Youtubeko programa berri batean parte hartu nahi duzu? Zu bezalako beste haur batzuen proposamenak ezagutu eta entzutea gustatuko litzaizuke?

Clip Club TV taldeak - programa bat eguneko eta ezberdina eginez- egun hauetan zer egiten ari zaren konta diezaguzun nahi dugu, beste haur batzuei ideiak emateko. Kontua da kontatzea zer jarduera egiten dituzun etxean orduak pasatzeko, baina betiere kontuan hartuta beste edozein etxetan ere egin ahal izango daitezkeela.

Hona hemen landu daitezkeen gauzen adibide batzuk:

  • Asko gustatu zaizun YouTube, TBko saioa, edo filma ikusi edo liburu bat irakurri baduzu, gomendatzea nahi dugu.
  • Zer musika entzuten ari zara animoari eusteko. Jolasa asmatu baduzu, kontaiguzu nola jokatu ume gehiagok ezagutu dezaten.
  • Suakaldaritza gogoko duzula eta errezeta erraz eta dibertigarria egiten dakizula, konpatitu!
  • Eskuak sakon nola garbitu badakizula, erakuts iezaguzu nola egin.
  • Zure gurasoak nola dabiltza egun hauetan, zintzo etxean? Kontaiguzu!