Lapurtutako ibilgailuak salerosten zituen talde kriminal bat desegin du Bilboko Udaltzaingoak
Bilboko Udaltzaingoak nazioarteko operazio garrantzitsu bat burutu berri du. Tokiko poliziak Italizn ibilgailuak lapurtu, identifikazio-elementuak aldatu eta dokumentazioa faltsutzen zuen talde kriminal bat desegin du. Hori guztia egin ondoren, beste herrialde batzuetan saltzen zituzten autoak.
Joan den apirilean, Bilboko Udaltzaingoko patruila batek Jeep markako gama altuko lur orotako ibilgailu bat, matrikula italiarra zuena, geldiarazi zuen, arau-hauste bat egin zuelako. Bidaiariek ez zeuzkaten autoaren agiriak, eta ibilgailuak inportatzen aritzen zirela adierazi zuten. Ibilgailuan bertan segurtasuneko identifikazio-elementuak egiaztatu ondoren, agenteek zenbait irregulartasun antzeman zituzten. Horrenbestez, ibilgailua geldiarazi eta polizia-etxera eraman zuten.
Ibilgailuaren begi-azterketak agerian utzi zuen identifikazio-elementuak manipulatuta zeudela eta ibilgailua Italian lapurtu zutela. Hori dela-eta, Udaltzaingoaren Kriminalistika Ikuskaritzak ikerketa bat abiatu zuen.
Ikerketa horretan ondorioztatu zutenez, ibilgailuko lau bidaiariek talde kriminal bat osatzen zuten, Italian lapurtutako ibilgailuen salerosketan aritzen zena. Autoak lapurtu ondoren, haien matrikula-plaken ordez lapurtutako beste batzuk jartzen zituzten eta ibilgailuaren segurtasun-elementu bereizgarri guztiak aldatzen zituzten. Ondoren, erosketa-faktura eta dokumentazioa faltsutzen zituzten. Horretarako, Italian lapurtutako zirkulazio-baimenak, bete gabekoak, erabiltzen zituzten, eta autoak ahalik eta lasterren beste herrialde batera saltzen zituzten.
Urriaren hasieran, Udaltzaingoak taldea desegin zuen, eta zenbait delitu egotzi zizkien: dokumentu publikoak lapurtzea eta faltsutzea, ibilgailu motordunak lapurtzea, matrikula-plakak faltsutzea, eta kontratu pribatuak faltsutzea.
Lapurtutako jeep hori legezko jabeari eramateko prozesuan dago (Napolikoa da).
Temas
Más en Sucesos
-
Tragedia en Isla Cristina: un joven muere ahogado cuando intentaba salvar a un bañista
-
Un incendio en el Hospital de Torrevieja deja dos heridos graves y obliga a reubicar a 90 pacientes
-
Reabierto un carril en la A-8 en dirección a Cantabria tras el incendio de un camión
-
En estado muy grave un niño de 2 años atropellado junto a su padre en Valdemoro