Ertzaintzak bi gizon atxilotu ditu Bermeon droga-trafikoagatik
BERMEO. Atzo arratsaldean, apirilak 7, Ertzaintzak 36 eta 39 urteko bi gizon atxilotu zituen Bermeon, droga-trafikoa leporatuta. 50 gramo kokaina, 30 gramo haxix, marihuana pixka bat eta 4.000 euro ingururekin harrapatu zituzten ertzainek kalean. Momentu hartan atxilotuetako bat auto baten barruan zegoen, eta bestea, aldiz, kanpoan, gidariaren atearen ondoan.
Atzo arratsaldeko lauak aldera, Bermeoko herrigunean kale jantzian zebiltzan agenteek gizonezko bat ikusi zuten geldi zegoen auto baten ondoan gidariarekin hizketan. Ertzainek identifikatu egin zituzten bi pertsonak, eta zertan ari ziren galdetu zietenean, autoan zegoen gizonezkoak esan zien Mungiara zihoala alabaren bila eta laguna ikustean gelditu egin zela berarekin hitz egiteko.
Poliziek bazekiten bi susmagarriak substantzia sorgorgarrien trafikoan ari zitezkeela, eta droga salerosketa bat izan zitekeela pentsatuz, biak miatu zituzten. Autotik kanpora zegoen gizonezkoaren jaka-poltsikoan 50 gramo kokaina, 30 gramo haxix eta 5 gramo marihuana zituen poltsatxo bat aurkitu zituzten. Autoan zegoen gizonezkoak, berriz, 2.000 euroko billete-sorta bat zuen kiribilduta jakan, drogaren salmentakoa izan zitekeena, eta auto barruan beste 1.800 euro aurkitu zituzten gordetegian eta gerriko poltsa batean banatuta.
Atxilotu egingo zituztela jakitera eman zietenean, gizonezkoetako bat korrika ihes egiten saiatu zen, baina atzetik jarraitu eta ia berehala harrapatu zuten.
Polizia-aurrekariak dituzten atxilotuek 36 eta 39 urte dituzte, eta dagozkion polizia-eginbideak amaitu ondoren eramango dituzte epailearen aurrera.
Temas
Más en Sucesos
-
Seguridad considera "tremendamente grave" la agresión de Ordizia e irá "hasta el final" para depurar responsabilidades
-
Un preso se fuga de una cárcel francesa escondido en el saco de ropa de un reo liberado
-
Codo dislocado, fractura de clavícula... cuatro ertzainas heridos al acudir a un aviso por una pelea
-
Un conductor ebrio atropella al alcalde de Sanxenxo en un aparcamiento