URTERO lez, DEIAk denboraldiko kirolaririk onenak aukeratu diut. Beste askok ere mereziko lukete zerrenda honetan euren burua islatuta ikustea, baina 2015eko kirolaririk aipagarrienak Mikel Urrutikoetxea, Aritz Aduriz, Markel Susaeta, Mikel San José, Maialen Chourraut, Quino Colom, Jon Rham, Mikel Landa eta Aitzol Atutxa dira. Gainera, Athletic, Superkopako garaile giza, eta Larrabetzuko Txokoan kluba, neskekin eskupilotan egiten duten lanagatik, sarituak izango dira. Hona orrialdeotan, urtea bukatuta, euren merituak. Sari-ematea datozen asteetan ospatuko den jaialdian egingo da.