Síguenos en redes sociales:

30 urtez, testuingurura egokitzen

Euskal Herria Zuzenean’ festibalak 30 urte beteko ditu 2026ko edizioan. Festibala ez ezik, atzera begiratzeko hainbat euskarri erabili dituzte, eta udaberrian liburu bat argitaratuko dute

30 urtez, testuingurura egokitzenEHZ

Hiru hamarkadako ibilbidean, ‘Euskal Herria zuzenean’ festibalak erakutsi du ez dela soilik festa bat. Ipar Euskal Herrianarnasgune” bilakatu da. 2026ko ekainaren 26, 27 eta 28an ospatuko da EHZren urtebetetzea, Arberatzen. Urtero lez, hitzaldiz, emanaldiz; eta, nola ez, musikaz betea egongo da 30. EHZ.

Geroaren lehen notak lelopean ospatuko da edizioa, eta festibala ekainean izango den arren, aurretik zenbait ekintza prestatu ditu antolakuntzak; besteak beste, podkast bat egin dute, EHZren hainbat esperientzia biltzen dituena. Horez gain, 2026ko udaberrian, orain arteko bidea jasoko duen liburu bat argitaratuko dute, Euskal Herria Zuzenean festibala sortu zen garaiko testuinguruari buruz hitz egingo duena.

ATZERA BEGIRATZEKO UNEA

Imanol Etxebarne17 urterekin hasi zen laguntzaile bezala EHZn. Gaur egun, 26 ditu eta duela hiru urte hasi zen festibalaren talde motorean jarduten. Atzera begiratzen duenean, hainbat belaunaldi ezberdin ikusten ditu. “Komunitate handi bat sortu da, proiektu baten inguruan batu dena, euskal kulturari eta egiteko modelo alternatibo bati garrantzia ematen diona”.

Etxebarneren hitzetan, “festibala ez da iraultzailea izan, ez du gizartea aldatu”, baina ekarpen ederra egin dio Ipar Euskal Herrian kultura espazioak antolatzeko moduari. Belaunaldiz belaunaldi, festibalaren antolakuntza eta laguntza sarea aldatzen joan da, eta Arrosan egindako prentsaurrekoan belaunaldi ezberdinetako kideak bildu ziren. Bertan izan zen lehen edizioa, baina Etxebarnek zehazten du urteurren honetan ez dela lekurik egongo nostalgiarako.

Euskal Herria Zuzenean kostaldeko gazte ba-tzuen bultzadari esker jaio zen, eta datorren urteko udaberrian jaiotza hori jasotzen duen liburua plazaratuko dute. Finean, euskal kultura eta hizkuntza galdu zituen belaunaldiaren memoriak jasotzen ditu. “Gure amamek eta aititek euskaraz zekiten, baina gure gurasoek galdu zuten, transmisioa eten egin zen”.

Euskal kulturarekiko lotura ere galdu zen, eta hori berreskuratzeari ekin zionten zenbait gaztek. Helburua argi zeukaten: festa beste era batera antolatu nahi zuten, eta modu hori euskaraz izango zen.

Arrosako lehen edizio horretan, hainbat balore kontuan hartuta festibal bat eratu zen. Iñigo Etxebarnek irmoki defendatzen du orduko oinarriak presente jarraitzen dutela; halere, badira 30 urte hauetan aldatu diren zenbait gauza: “Testuingurua aldatu da, beraz, erronkak ere ezberdinak dira”.

Belaunaldi bakoitzak bere egin du festibala, “ardatz eta balore batzuk atxikiz”. Etxebarnekfestibal militante” bat transmititu zaiela dio. Baloreak berdinak izaten jarraitzen dute, baina, gizartea aldatzen den bezala, balore horiek presente egoteko modua ere eraldatu egiten da.

2026an egingo den edizioa ez da 1996an egin zena. Testuingurura moldatzen den festibala da EHZ. Kulturak bere espazioa hartuko du beste urte batez, baita militantziara gara-tzeko tresnak ere. Urtez urte, hainbat militante pasa dira EHZtik, eta egungo errealitatera egokitzen den edukia bermatu nahi dute.

Urteurren guztietan ohikoa da orain arte egindakoaz hausnartzea. Etxebarnek dioen bezala, hausnarketa horiek beraiek eraman dute jaialdia dagoen lekura. Hartzen diren erabaki guztiak zalantzan jartzen saiatzen dira, eta horrela bilakatu da zentzu askotan EHZ aitzindari beste hainbat festetarako.

Ipar Euskal Herrian antolatzen diren hainbat festek EHZk egin duena segitzen dute”. Adibidez, EHZn erabili ziren lehen aldiz edalontzi berrerabilgarriak. Beste adibide bat erasoen kontrako protokoloa da, gaur egun herri txikietako festetan ere presente dagoena. Musika euskaraz sortzen duten taldeek ere presentzia irabazi dute azken urteetan. “Bai programazioak osatzeko, baita beste hainbat gauzetarako, EHZ Iparraldeko festeentzat eredu izan da, eta egiteko moduan ekarpen polita egin du”.

GEROAREN LEHEN NOTAK 30.

urteurren hau ez dute amaiera bat bailitzan irudikatu nahi, “hastapen berri bat bezala baizik”. Festibalaren garapenarekin bat egiten du aurtengo leloak. 30 urte eta gero, beste 30 egotea espero dute antolatzaileek.

Hondar bat dugu, lehenago egon zirenek utzi diguten festibal bat, eta oraindik hainbat gauza eraiki behar ditugu”. Hurrengo 30 urteak egunerokotasunera egokituta egotea eta “gureak egitea” espero dute. Xedeetako bat festibalaren inguruan mugitzen den jendea indarberritzea izango da.

EHZ ez da festibal guztietatik modu berdinan ezberdintzen”. Etxebarnek oso presente du zirkuitu komertzialetik at gelditzen saiatzen direla, hori izan baita beti asmoa. Musika presente dagoen festibal bat egin nahi dute, baina eredu kapitalistetatik kanpo, “eskuragarria den kultura bat proposatuz”. Dagoeneko eguberriko sarrerak jarri dituzte salgai, 35€tan. Otsaileaneguneko bonoak eskuratu ahalko dira.