Abesti bat: Lilac wine (Jeff Buckley-ren bertsionea ). Sinpleki, biziki ederra baita.

Musika talde bat: Joxe Ripiau. Euskal Herriko altxor bat da, ez dena aski estimatzen enegatik.

Liburu bat: Manière d’être vivant, Baptiste Morizot. Otsoekiko esperiantza batetik abiatuz, filosofia oso bat proposatzen du idazleak, bizitzarekin eta bizirik dagoenarekin dugun harremanari buruz. Ez dakit filosofo hori euskararatua den, baina merezi luke.

Antzezlan bat: Edozein opera, klasikoa ala modernoa, idealki opera ala antzoki batean, baina zinematan zabaltzen diren MET Opera-ko transmizioek ere balio dute, eta ate ederra bat da mundu hori deskubritzeko. Opera bat ikustea beti experientzia paregabea baita. Ikusi ahal izan dudan azkena: Don Quichotte, zuzendaritza garaikide batekin, Pariseko Opera Bastille-en.

Film/telesail bat: Gutti begiratzen ditut. Baina berriki Adolescence-k zinez inpaktatu ninduen.

Artista bat: Berriki deskubritu dudan Julii Sharp.

Kultur espazio bat: Hazparnen berriki ideki den Etabar kafe-liburudenda.

Jurgi Ekiza musikaria Baionan jaio zen, 1980an. Badira 20 urte baino gehiago Ekizak kantak sortzen dituela, eta Euskal herriko txoko askotan zuzenean jo ditu, Willis Drummond bere taldearekin nagusiki, baina baita bakarlari bezala ere, “ekiza” izenarekin, ala beste talde ala artistekin kolaboratuz (Zura, BBAX, erabatera, grises...). Euskaraz kantatuz eta sortuz ipar eta hego euskal herrien arteko muga desagerrarazi nahi duen bezala, musikalki ere artistak ez du mugarik onartzen eta folk intimistatik rock bortitzenera ibiltzen ahal da, lauki batean sailkatzeko zaila diren kantak proposatuz ere. Gaur egun bere diska berria, ARGITZALA, 2025 aurkezten ari da.