Garazi Zabaleta Mendizabalek (Beasain, 1987) Nafarroako Goi Mailako Kontserbatorioan Konposizio espezialitatea gradu amaierako sariarekin amaitu zuen. Gerora, ganbera-musikarako konposatzen aritu da Euskadiko Orkestrako interpreteekin ARAH taldearen izenpean; apirilean diska argitaratu zuten Bazen behin emanaldiarena. Irailean, Musikagileak-ek antolatzen duen ziklo garaikidean, Bilboko Orkestra Sinfonikoak UNLIKE orkestrarako obra piano bakarlariarentzat estreinatu zion. Musika klasikoan murgilduta jarraitzen duen arren, ez da guztiz urrundu bere hastapeneko ibilbidetik: abestigintzatik eta zinematik. Gaztetan, Sugan taldeko kide izan zen eta Telekomunikazio ingeniari-tzako ikasketak egin zituen ikus-entzunezko espezialitatean. Ondoren, soinu bandetan trebatzeko bidea hartu zuen, besteak beste. Egun, Beasaingo Musika Eskolako zuzendaria, irakaslea eta musikoterapeuta da, baita Igartza Musika Zikloaren arduradun ere.

Garazi Zabaletaren kultur gomendioak

Garazi Zabaletaren kultur gomendioak



Abesti bat: Pequeño Vals Vienés (Silvia Pérez Cruz, Raül Fernandez Miró).


Musika talde bat: Jake Bugg.


Liburu bat: Byung-Chul Han filosofoaren La salvación de lo bello eta Michio Kaku fisikariaren La ecuación de Dios.


Antzezlan bat: Vida (Txotxongiloen antzezlana).


Film bat: Baten ordez, lau gomendio: Las ocho montañas, Cafarnaúm, Lo que el pulpo me enseñó eta Vidas pasadas.


Telesail bat: Irentsi egiten ditut telesailak… Islandiar eta Danes bana gomendatuko ditut: Trapped eta Borgen.


Kultur espazio bat: Beasaingo Igartza Jauregia.