Alex Tello Arostegui (1977) Andoainen jaio zen eta 10 urte zituenetik Usurbilen bizi da. 2006etik 2017ra antzerkia nahiz telebistan ibilbide profesionala garatu zuen: Pirritx, Porrotx eta Marimototsekin, Bertsotxongiloetan, Goenkalen eta abar.
Egun, afizioz, idazle eta zinemagile aritzen da; eta, ofizioz, gizarte hezitzaile da. Lan nabarmenenak: Zu gabe eta Jendartean Bidaide antzerkiak (2015), Azken muxua film laburra (2017) eta Galerak musika diskoa (2019). Sua komikiaren (2021) gidoia egin zuen. 2024an berak idatzi, zuzendu eta ekoitzitako Animo film luzea.
- Abesti bat: A song for the lovers (Richard Aschroft). Sting-ek kanta ederrak dauzka, Moon over Bourbon street, baita Xabi San Sebastianek ere: Zuhaitza. EH Sukarrak badituzte kanta ezezagun ederrak: Utero Rock IV.
- Musika talde bat: Gehien maite dudan taldea Su Ta Gar da. Urteak egin ahala beren nortasuna mantendu dute eta diska guztietan soinua berritzen joan dira. Ondarea. Orain, ahantzi ezinak diren hauek ere aipatu nahi ditut: Asgarth, Beti Mugan, Bizkar Hezurra, Julio Kageta, Bap!!… eta Doctor Deseo. Zuzenean, Oreka TX.
- Liburu bat: Kirmen Uriberen lau eleberriak oso gogokoak ditut. Irakurlearen arreta eta gogoa bideratzeko osagaiak bikainki neurtzen ditu. Komikian: Dani Fano, Julen Ribas, Aritz trueba, Alex Sanvi eta gehiago.
- Antzezlan bat: Ion ‘Txiki’ Martinez-en azken lana: Euskaldunen jatorria, historia ta irria (abenduak 14an Lugaritzen azken emanaldia izango da) baita aurrekoak ere: Birritan Bortxatua, Ispilua, Amets zirkua salgai eta Oteitzarena.
- Film/telesail bat: Oso zaila egiten zait erantzutea. Telesailak (Cobra Kai adibidez) baino nahiago filmak: TheFountainhead (King Vidor, 1949) izan daiteke, bestela Thechildren’shour (1961) edo Rachel, Rachel (1968). 40. eta 50. hamarkadetan film bikainak eta ausartak egin zituzten, zerrenda luzea luzea da.
- Kultur espazio bat: Larrotxene bideo, Intxaurrondo zaharrean. Sekulako tokia eta giro aparta. Ikus entzunezkoen sorkuntzan erreferentzia. Zumea arte estudioa (Usurbil). Toki magikoa da. Aspaldian ez naiz bertara joan baina Mikelazulo (Orereta-Errenteria) ondo gogoan dut. Gutxi ezagutzen dut, baina Eltzia (Oñati) interesgarria iruditzen zait.