Xabier Bilbao Gorostidi (Mungia, 1995) irakaslea eta abeslaria da. Gaur egun, TOC musika taldeko abeslaria eta sortzaileetako bat da. Musikaria mungiarra da izatez, baina gaur egun bertatik oso gertu, Marurin bizi da. Ahots urratu esanguratsua du musikariak, eta xuxurlatik garrasira normaltasun osoz igaro ohi da. 2016an sortu zuten taldea Mikel Bilbao, Xabier Bilbao eta Aitor Etxebarriak. Lehendabiziko lana kaleratu ostean batu zitzaien Ander Goitia, eta harekin atera zuten 12 kantus osatuta Zidazun lan luzea 2021ean. 2022an kaleratu zuten lau kantuz osatutako hirugarren EPa: Bat barik ez dauz bi.
Abesti bat: Banekien (Ruper Ordorika). Nire ustez, abesti on batek, denok noizbait sentitu dugun zerbait azaldu behar du. Ahal izatekotan, nire gusturako, hitz gutxitan eta era sinple baten. Kanta honek zure sakonera begiratzera derrigortzen zaitu.
Musika talde bat: Ibil Bedi. Seguruenik ,Euskal Herrian azken urteetan entzun dudan talderik interesgarriena. Oso pozgarria da hain kalitate handiko abestiak egiten dituen jendea hurbil izatea.
Liburu bat: Zeru-lurren liburua (Jon Gerediaga). Ez diot inoiz eskaini denbora handirik irakurtzeari. Hau da oparitu zidaten azken liburua.
Antzezlan bat: Nekatutak (Antton Telleria). Distantzia laburrean zein eszenatoki gainean talentu handia daukan pertsona bat da Antton.
Film bat: Trainspotting. Pelikularen hasiera, soinu banda, elkarrizketa eta estetika zoragarriak alde batera utzita, lagunak eta adiskidetasuna zer diren ezin hobeto azaltzen du.