Nerea Elizalde Zamakona (Bilbo, 1998) bizkaitar aktorea eta abeslaria da. Musika eta dantza ikasi zituen txikitan, eta trikitixa jotzen zuen. Arte eszenikoetan eta interpretazioan trebatu zen goi-mailako arte eszenikoen Ánima Eskolan. Bertan, Arte Dramatikoko goi-mailako ikasketak egin zituen Stanislavsky, Mikhail Txekhov eta Vajtangov metodoaren bidez, Marina Shimanskaya eta Algis Arlauskasekin. 2016ko amaieran, arte dramatikoko ikasketak hasi zituen Dantzertin, baina hilabete pare bat baino ez zituen egin han, Madrilera joan baitzen Si fueras tú telesaila grabatzera. 2014an, William Shakespeareren Sueño de una noche de verano obra interpretatu zuen, David Valdelvirak zuzendua, Buero de Teatro saria jaso zuena. Bilboko Pabiloi 6 antzerki taldeko kidea izan zen, eta 2016an emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen Un pequeño paso para el hombre mikroantzerkiarengatik. Mireia Gabilondok zuzendutako Último tren a Treblinka bezalako antzerki-muntaietan parte hartu du. 2017an, Si fueras tú telesailean lan egin zuen, Maria Pedraza eta Oscar Casas aktoreekin batera. 2020az geroztik, Go!azen telesailean lan egiten du. Halaber, Borja Crespok zuzendutako Legadoen los huesos (2019) eta Hikikomori(2021) film luzeetan ere parte hartu du.
Nerea Elizalderen Kultur gomendioak
Abesti bat: Extremoduroren Segundo movimiento: lo de fuera
Talde bat: Silitia
Bakarlari bat: Silvia Pérez Cruz
Liburu bat: Maurice Sendaken Donde viven los monstruos
Idazle bat: Federico García Lorca
Antzezlan bat: Una noche sin luna
Telesail bat: Fleabag
Kultur espazio bat: Arimaktore (Barakaldo, Bizkaia)