Eñaut Elorrieta kultur gomendioak
Kantugilea eta abeslaria da Eñaut Elorrieta (Gernika-Lumo, 1975). Lugarri taldean egin zituen lehen urratsak, eta gero gitarrarekin lagundu zion Mikel Urdangarini lehen bi diskoetan. Hala ere, Ken Zazpi taldeko abeslari gisa nabarmendu izan da urte askoan, eta bakarkako ibilbideari ekin zion 2013an. Bost disko kaleratu ditu ordutik. Bakarkako lehena Deserriko kantak (Elkar, 2013) izan zen, deserriaren gaiaren inguruan Joseba Sarrionandiak, Harkaitz Canok, Mario Benedettik edota Gabriel Arestik idatzitako olerkiak musikatu zituen Elorrietak lan horretan. Egun, Fantasia diskoarekin dabil biran gernikarra. Gaur bertan Barakaldoko BECen izango da Zeid Fest jaialdian. Apirilaren 27an, Bilboko Arriaga Antzokian aurkeztuko du diskoa eta aurretik Esna Kanta dokumental laburra ikusteko aukera izango dute bertaratzen direnek.
Eñaut Elorrietaren kultur gomendioak
Abesti bat: Olaia Inziarteren ‘Gereziak’
Musika talde bat: Ibil Bedi
Liburu bat: Uxue Alberdiren ‘Janis Joplin’
Antzezlan bat: ‘Hondamendia’ (Artedrama eta Axut!)
Film bat: ‘As Bestas’
Kultur espazio bat: Gernikako Astra
Temas
Más en Ortzadar
-
Larraitz Ugartemendiaren kultur gomendioak
-
“Folklorea ospea hartzen ari da, jendeak bere sustraiekin konektatu nahi duen garai sozial batean bizi garelako”
-
Unibertso berri bat, bi piezen arteko elkargunetik sortutakoa
-
“Inguruarekin eta beste izakiekin harreman sentikorragoen bidez hausnarketa egitea interesatzen zait”