Erika Olaizola Eizmendi (Azpeitia, 1989 ) aktorea da. Umetan kamara aurrean aritzea edo publiko aurrean abestea gustatzen zitzaion. Donostiako Arte Eszenikoen Eskolan ikasi zuen eta ordutik formatzen jarraitzen du. Antzerkia du bere habitat naturala, Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia taldeekin Euskal Herrian zehar biran ibili zen 'Francoren bilobari gutuna' antzezlanarekin. Bere lanik berezienetakoa Xake produkzioaren 'Lur' antzezlana da.

2014an Kamikaz Kolektiboa sortu zuen Miren Gaztañaga eta Amancay Gaztañagarekin batera, 'Z U L O' laburmetraia; 'Euli-giro', 'Käffka', 'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' antzezlanak; eta 'Jaiotza basatia' podcasta sortu dituzte, besteak beste. Zineman ere aritu da Olaizola: 'Los tontos y los estupidos' (Roberto Caston) eta 'Oreina' (Koldo Almandoz). Telebistan, Goenkalen parte hartu zuen. 'Kartzela' webseriean ere aktore lanak egin ditu.

Erika Olaizolaren kultur gomendioak:

Abesti bat: 'Wait' (m83)

Musikari bat: Rigoberta Bandini

Liburu bat: Marion Zimmer Bradley-ren 'Las nieblas de Avalón'

Antzezlan bat: 'Gure bide galduak' (Dejabu konpainia)

Telesail bat: 'The office'

Kultur espazio bat: Azpeitiko Dinamoa Sormen gunea