NORK ez du inoiz aiton-amonaren istorioekingozatu? Gazteak zirela bizitakoa,orduko ohiturak etagabeziak… Metroo sare sozialak gurezaharrei sarean ere merezi duten tartea eskaininahi izan die, bertan, haien bizipenak etagure herrietako hamaika pasadizo bilduz. Ideiaiazko martxoan bururatu zitzaien, eta irailerako,Ni euskalduna bideobloga martxan zegoenjada. “Hasieran, lan-taldearen eta ezagunenaiton-amonekin kontaktuan jarri ginen. Ostean,herri bakoitzeko Zaharren Egoitzetara, etaEuskara sustatzen duten elkarteei deitzen hasiginen”, azaldu dio Ortzadarri Susana Martinek,proiektu honen sustatzailetako bat dena.Dagoeneko, hamar bideo sareratu dituztewww.nieuskalduna.metroo.eswebgunean. Bertan,aiton-amonei egindako elkarrizketa arineta dibertigarriak daude ikusgai. Herrienarteko ezberdintasunak agerian gera daitezen,gai antzekoak errepikatzen dira solasaldi guztietan:herriko istorio eta zurumurruak, pertsonaiaospetsuak, eskolako ohiturak, euskararenerabilera, gerra garaiko kontuak, egunerokobizimodua… “Kostaldeko herri bateko ohituraketa mendi puntan dagoen beste batenak ezberdinakdira oso, eta hori bideoetan ere ikus dezakegu”,ziurtatu du Martinek.
Hala ere, herrien historia eta euskalki ezberdinakbiltzeaz gain, beste helburu batzuk ere badituNi euskalduna bideoblogak. Batetik, interneteneduki berri bat eraikitzea, bertan adinguztietako pertsonak bilduz, eta, bestetik, gureaiton-amonak teknologia berrietara hurbiltzea.“Proiektua internauta guztiengana iritsiko delauste dugu. Eta garai analogikoan bizi izan direnenganaere helduko da, haien seme-alaben edobiloben laguntzaz”, agertu dute arduradunek,baikor. Hartara, webguneaz gain, Facebook-enere orria sortu dute, non bideoak ere ikusi ahaldiren. Gainera, hemendik denbora gutxira,DEIAren blogosferan ere ikusgai egongo dira.
NAFARROAN ETA IPARRALDEN ERE BAI Momentuz,Gipuzkoan egin dituzte bideo gehien: Hernani,Mendaro, Urnieta, Zegama eta Zumarraga.Bizkaian ere, Berrizen, Fruizen, Iurretan etaSukarrietan. Araban, berriz, Legution. Denaden, Astigarraga, Dima eta Azkoitiakoak jadagrabatuta dauzkate, eta laster Bakion, Plentzianeta Hondarribian izango da Susana Martin,kamera eskuan. “Proposamen guztiak erantzutenditugu. Herri guztietako aiton-amonak ongietorriak dira”, nabarmendu du. Izan ere,etorkizunean Nafarroako eta Ipar Euskal Herrikoherrietara iritsiko direlakoan dago. “Gurehistoriaren zergatiak eta nolakoak jakiteagarrantzitsua dela uste dugu. Herri baten nortasunaulertzeko herrietan gertatutakoak jakinbehar ditugu ere bai”, azpimarratu du Martinek.
Honen haritik, belaunaldi berrien kasuaere aipatu du, egungo gazteek “Paris edota Londresinguruko herriak baino hobeto” ezagutzendituztela ohartaraziz. “Bideoblogan, besteakbeste, haien herrien berezitasunak ezagutzekoaukera izango dituzte”, gogoratu du.Bestalde, herri batzuetan aiton-amon euskaldunakaurkitzea kostatzen ari zaiela onartu duMartinek. Adibidez, Santurtzin eta Galdakaonelkarrizketak egin badituzte ere, gaztelerazegindakoak dira. Kasu hauetan, Udal bakoitzekoEuskara sailarekin kontaktuan jarriko direlaaurreratu du Eusko Jaurlaritzaren HizkuntzaPolitikako Sailburuordetzaren laguntza duenproiektu honen kideak.
KAMERA AURREAN DANTZAKA Elkarrizketak egiterajoan aurretik, herriari buruzko informazioabilatzen dute:Wikipedia entziklopedia digitalean,egunkarietan nahiz inguruko laguneibertako zurrumurruak kontatzeko eskatuz.Ostean, aiton-amonen etxeetan edota ZaharrenEgoitzetan biltzen dira. “Ordu bete baino gutxiagoegoten gara, elkarrizketatuak kontatu nahidutenaren arabera”. Lehenengo momentuetanpixka bat urduri egoten dira kamerarenaurrean, baina, denbora pasa ahala, konfidantzahartzen doaz. “Kamara ahaztu eta haien istoriotxoakkontatzen gustora egoten dira”, ziurtatudu Martinek.
Bideo guztietan gertakizun hunkigarriak daude.“Gerretan nahiz Frankismo garaian galdutakoeiburuz hitz egiterakoan jartzen zaizkienbegiradek hunkintzen naute bereziki” aitortudu. Hala ere, momentu onak ere badaudela ezinahaztu. “Bat aukeratu beharko banu, kameraaurrean abesten edo dantzan aritzen diren unerenbat aukeratuko nuke, seguru!”.