Egun, abertzaletasun instituzionalaren inguruetan hausnarketa garaiak. Aldatu beharrekoa hausnartzeko eta egokitzeko edota aldatzekoak. Ausardia arduratsuarekin noski. Eta ezin beste alde begiratu edo bizkarra eman errealitateari. Datorren uztailean 130 urte beteko dituen katean kezkak. Sabino Aranak Euskadi euskaldunen aberria izateko sortu zuen tresnaz ari naiz. Eraikuntza nazionalaren bizkarrezurra izan gara eta gara, eta horrela jarraitu nahi eta behar. Eta zerbait aldatu edota zerbaiti aurre egin behar badiogu, ekin. Abertzalea izan naiz, naiz eta izango naiz beti Euskadi nazioaren eta euskal kulturaren aldeko defentsa eta erantzunaren isla proaktibo gisa. Nago nazioa eta kultur identitatea integrazio eta gizarteratzeko elementuak direla. Abertzalea naiz, honek demokraziaren, askatasunaren eta Euskadiren defentsaren ildo gisa. Emozionalki parte hartzen dut 130 urte dituen abertzaletasuna etorkizunera positiboki proiektatzen duen alderdian. Gaur egun euskal abertzalea izateak, eaj-eko kide izateak, mundua, gure herria, gure gizartea zuzen interpretatu eta irakurtzea esan nahi du, eta bereziki gertatzen ari diren aldaketak ikusteko adimena izatea, eta: aniztasuna, dibertsitatea, pluraltasuna eta konplexutasuna onartzea. Interes orokor berriari erantzuten dion politikaz ari natzaizu irakurle estimatua. Alderdi abertzale humanista bateko kidea naiz, harro eta pozik. Badakit, jakin ere, gizartea aldatzen ari zaigula eta horregatik gaur arte guretzat erreferentziazkoak zirenak ere aldatzen eta eboluzionatzen ari zaizkigula. Derrigorrez haiz zuzen. Guztia konplexuagoa zaigu begi nahasitan. Dena aldatzen da aldaketa izan ezik. Baina aldatzea ez da amore ematea, bilakatzea baizik, ezta pragmatismoa kontzesioa ere. Alda dezagun beharrekoa. Geure burua birkokatu behar. Beldurrik ez. Etorkizuna. Asmatu behar. Katea ez da eten. Hausnartu eta moldatu beharrari ekin. Ausardia arduratsua. Ezin so egin. Gizarte honen bizkarrezurra gara. Hausnarketa eta egokitzapena beraz. Ekin.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
