Aita Inosenek ez zuen inoiz amore eman ezta alokatu edo ber-alokatu bere duintasuna, euskaldun demokrata pieza bateko abertzale gisa hil zen, bizitu lez. Kultua, hainbat hizkuntza menperatuz. Puerto de Santa Marían Koldo Mitxelena jakintsua ezagutzeko zortea izan zuen, zelda-kideak. Oso erlijiosoa, ez klerikala, demokrata pieza bakarrean, zalantzarik gabeko euskal abertzale sutsua eta politikoki guztiz konprometitua. Beti jende ezberdinen artean zubiak eraikitzea gustatzen zitzaion gizon aparta. Guztiak errespetatzen zituen, sozialistak bereziki (familian ugari baitzituen) autoritarioak eta faxistak izan ezik. Hauek ez. Ezagutu dudan lehen antifaxista irmoa. Lehentasunak argi eta garbi. Europar konbentzitua, bere erreferentzia pertsonalek ez zuten inoiz inolako zalantzarik onartzen: José Antonio Agirre eta Manuel de Irujo “belaunaldi berezi baten benetako ordezkariak. Errepikatzen zailak, beti eredugarriak”. Euskararekiko zuen sentimendua ere azpimarratzekoa da. Bihotzaren zatirik intimoenean zuena ezpainetara eraman zuen. Bere seme-alabei helarazi zien hizkuntzarekiko eta euskal kulturalekiko maitasuna trinkoa. Euskara utzi zigun seme alabei, niri, arreba Arantxa eta anai gazteena den Juanramoni. Garai oso zailetan euskaraz idatzi ohi zuen orduko “Zeruko Argian” eta gaur “Argia” dena. Tematua euskara garai modernoetara egokitzeko zuen indarraz eta gaitasunaz. Horretan sinetsita zen. Lehen ikurrina klandestinoa bere eskuetan ezagutu nuen, hobeto esan deskubritu, txundituta ikusi nituen plastikozko ikur ulertezin hiru margodun batzuk, non eta etxeko pasilloko liburutegiko liburuen artean ezkutatuak nola hala. Euskadi, Lehendakaria, Eusko Jaurlaritza, Aberri Eguna, Askatasuna... harridura eta zirrara sortu zuten ni neu nintzen mutikotxoan. Eta hau dena aita Inosenek ama Xixiliri elkarri botatako begirada konplizeen artean. Beraz jakina da, neurri handi batean behintzat, guztiok garela gure bizipenen motxiladunak. Zaudeten lekuan zaudetela beti bihotzean. In memorian.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
