Mabel Cenizo ezagutzen dut, esango nuke, bere baimenaz noski, laguna dudala. Bera Gipuzkoako Caritas-eko Boluntariotza eta Eragin arloko arduraduna da hain zuzen. Urriaren batean eta hainbat egunkaritan artikulu edo gogoeta guztiz interesgarria argitaratu du, euskara eta gazteleraz. Eta Caritas Gipuzkoako boluntarioa naizenez arreta oso bereziz irakurri nuen Mabelena. Foessa fundazioak bere VIII. txostenean kaleratu dituen azken berri eman zuen. Saiatuko naiz, saiatu, ahalik eta era labur baina argitsuenean plazaratzen muina. Garrantzitsua dela deritzot. Delako berrien artean, txarrenetan txarrena, honoko hau dela antzematen dut zoritxarrez, hots, bazterketari eta gizarte-garapenari buruzko gure gizartea elkartasunarekiko edo errukiarekiko nekea erakusten hasi dela. Nekea, bai. Horren adierazgarri da, besteak beste, Espainiako biztanleen erdiek baino gehiagok adierazi zutela 2019an hamar urte lehenago baino gutxiago lagunduko luketela. Gutxiago bai. Berri txarra benetan. Etsipena sortzen duten horietakoa. Neke horrek jatorri eta arrazoi desberdinak omen ditu: zerga-politika justizia-tresna gisa zalantzan jartzea, gero eta arrisku handiagoan sentitzen diren klase ertainen mesfidantza klase politikoarekiko gizarte-krisiak ebazteko orduan, eta, besteak beste, ongizate-estatuak desberdintasunak murrizteko duen zilegitasuna. Nire aitak esango luken eran “garai txarrak lirikarako Joxe manuel”. Jarraitzen du Mabelek beste gogoeta honekin, hots, neke sozial hori elkartasunaren zentzu sakona ere aldatzean egon daiteke. Hau da, elkarri laguntzeko gizarte-harremanak nola ulertzen ditugun gure ingurune hurbilenean. Nago solidaritatea ahultzen ari zaigula, eta zioak besteren artean aldaketa antropologikoa eta indibidualizazio soziala, balioen-krisiak eta baita beldurra areagotzearen eta etorkizunari buruzko ziurgabetasunaren prozesu bera ere. Baita geure Euskadin ere, solidaritate eta elkartasunaren higadura nabaritzen ari zaigu. Jarraipena, datorren astean irakurle estimatua.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
