IRAILAREN 11an Noticias de Gipuzkoako zuzendaria den Edu Iribarrenek pisuzko hitz batzuk plazaratu zizkigun igande bero eta guztiz sargorian. Euskarari buruz ziren. Egi berdaderoak eta borobilak botatakoak. Ados bere gogoetekin. Garrantzitsutzat jotzen dut hitz eta gogoeta horiek birplazara-tzea, euskaraz oraingoan. Zeren beti pentsatu izan dut guztiz garrantzitsua dela ondo jakitea nondik gatozen norantz goazen asma dezagun, orain arte bezalaxe. Honelaxe zioen. “Koldo Mitxelenak esaten zuen euskararen benetako miraria gaur arte bizirik iritsi izana zela. Europako historiari begiratzea nahikoa da hizkun-tzalari ospetsuak arrazoi osoa zuela egiazta-tzeko. Herrialdea bi estatutan banatuta eta espainieraren eta frantsesaren indarraren bi hizkuntzen artean sartuta, euskal biztanleriak bere nortasunaren elementurik berezienari eusteko duen borondate hautsiezinaren erakusgarri da bere iraupena. Frankismoaren ondoren onartutako legeriak izan ditzakeen inperfekzio eta muga guztiak gorabehera, euskarak bizi-konstanteak berreskuratzeko aukera eman dion garapena ezagutu du azken hamarkadetan, ezagutzaren eremu berrietara hedatzea edo oso ahulduta edo zuzenean desagertuta zegoen lurralde geografikoetara itzultzea ahalbidetuz. Baina XXI. mendeak erronka berriak ditu, hala nola munduaren globalizazioa edo teknologia berriak. Bi fenomeno horien ispiluaren aurrean, euskarak muskulatura hauskorra islatzen du, ahaleginaren betiereko ariketara kondenatua. Ez dira garai errazak eta dena hobeto egin daiteke, baina horregatik, hain zuzen ere, ona dena balioesten jakin behar, ondo egiten ari dena, ezkortasunerako joeratik ihes egin eta eskopeta kargatuta zain daudenei eraikitakoa desmunta-tzeko argudioak kendu. Izan ere, aurten lehen aldiz unibertsitate publikoan matrikulatu diren ikasleen erdiak baino gehiagok euskaraz ikasiko dute. Batek daki Koldo Mitxelenari, unibertsitateko gizonari, hau bizitzea egokitu balitzaio garaiko errealitatetik ez ote zitzaion miraria ere irudituko”. Bedi bada!!