Irakurle guztiz estimatua, esana dut behin baino gehiagotan, eta ez dut aspertzeko asmorik, politika demokratikoaren oinarrizko ezaugarrietako bat, ez bakarra, baina bai esanguratsuenetakoa, parte-hartzea dela eta baita errespetua ere. Errespetua. Eta begirune bestearekiko. Iritziak iritzi gizatasuna nagusia dela. Politika demokratikoak, jatorriz, herriaren sistema juridikoan herritarren parte-hartzea dakar. Beste ezaugarri guztiak, hala nola, gehiengoaren erabakiak, gutxiengoekiko errespetua, aukera guztien aldizkako azterketa, etab horren ondorio zuzenak dira. Behin zuzeneko parte-hartze hori zeharkako parte-hartze bihurtu da denborarekin, eta gero eta urrunago dago herritarrengandik. Gaur egungo estatuek ez diete erantzuten era egokian mundu modernoaren beharrei eta giza harremanen alderdi guztien aurrerapenari. Komunikazio gardenaren erraztasunak, merkatuak zabaltzeko beharrak, ezagutza tekniko eta industrialen trukeak eta elkarrekikotasun kulturalak egungo estatu-egiturak txiki eta desegoki bihurtu dituzte, eta uneko eskaerei erantzuten dien esparru instituzional zabalago bat eskatzen ari dira.
Askotan, batzuetan behintzat, hautatuak izendatu ondoren, askotan, herritarrek ahaztuko dituztenak, administrazio-jarduera kontrolatzeko gai izan gabe geratuz. Beraz, horrela, hautatuekiko kontrola ez da modu eraginkorrean egiten, zeren iritzi publikoaren benetako boterea oso mugatua suerta-tzen da presio-taldeen jardueren eta komunikabideen kontrolen eskutik. Herritarrak, askotan, horrela, alboratua ikusten du bere burua, ordezkatua hitzaren zentzu okerrenean. Bere benetako iritzi, borondatea, kontrol eta eraginkortasun guztiz ahulduta ikusten du. Edo horrela dela deritzo sarri.
Esan dezadan pentsatzen dudan zerbait, hau da, Espainiako politika gorrotoz kutsatuta dagoela. Tamalez. Zoritxarrez. Nago egunero ikusten dugun zerbait dela. Kongresua eta Senatua, baita eskualdeko parlamentu batzuk ere, Madrilgoa adibidez, eraso pertsonal bortitzen gune tamalgarri bihurtu dira. Politika bazterrean utzi da. Salbuespen batzuk badaude, hala nola, EAEko Parlamentua, Nafarroako Parlamentua, Kataluniako Parlamentua eta Galiziako Parlamentua, bide batez, PSCk, PPGk edo EAJk zuzentzen dituztenak, EAEn edo Geroa Bai koalizioaren parte gisa. Egin dezagun, beraz, ahal dugun guztia eta ezinezkoa dena parlamentuko jokabide gai-tzesgarri horrekin kutsa ez gaitezen. Horra hor, hara hortxe ditugu zerrenda oso luzea osatuz, luzegia hain zuzen: Alvise. Vito Quiles, Aznar, Tellado, Ether Muñoz, Cuca Gamarra, Alberto Feijoó, Ayuso, Alfonso Serrano, Carlos Diaz, Santiago Abascal, Figaredo, Jorge Buxadé, Pepa Millán, eta bere garaian Rocío Monasterio, Ivan Espinosa, Macarena Olana eta Iván Espinosa de los Monteros bere garaian bai berriro diot, eta betiko Mayor Oreja, Miguel Ängel Rodríguez lotsagabea, Carlos Mazón, Esperanza Agirre eta Trumpen ipurdi-garbitzaile guzti guztiak hemen, hor eta han. Oso, oso, eta oso espainolak beraiek guztiak Mariano Rajoyk ongi esan zuen bezalaxe. Eta hauetako asko, gehienak agian, jakin badakite gezurretan dabiltzala. Etika bost axola!. Gezurra nagusi Aznarren ahotan, gezurra nagusi Mayor Oreja ahotan, gezurra nagusi Ayusoren aho maltzur eta interesatuetan. Izan ere, eguneroko eskandaluak, gezurrak, konfrontazioak eta balio faltak elkarrizketa menderatzen dutenean, pentsamendua, analisia eta elkarrizketa erabat desagertu direla esan nahi du. Egunero, moralaren gaiztakeriak eta arau etiko, politiko eta kazetaritza-arau guztien urraketak irabazten dute indarra.
Eta inork ez dirudi haserretzen denik horregatik. Adibide batzuk: Begoña Gómez “trans” emakumea dela esatea, edo Lehen Ministroaren senarra droga-trafikoarekin lotuta dagoela esatea. Edo ETAk laster gobernatuko duela EAE eta Nafarroa aldarrikatuz. Edo ziurra dela hurrengo hauteskundeek Koroaren eta Espainiaren batasunaren amaiera ekarriko dutela. Edo mikrofono batean esatea Gobernuko presidenteari buruz lau gauza dakizkitela, eta horiek dimisioa ematera behartuko luketela. Edo Gobernuko presidente ohi baten urre meategiak, Sánchezek Otegirekin baserri batean izandako bilera, sei ministroren itsasoz haraindiko kontu faltsuak, Ábalos aitak pandemia garaian festa egin zuen Parador ibiltaria, edo Bolaños ministroak Victor Aldamari isiltasunagatik eskaini zion dirua, etab. etab. Goiko guztia txalotzen, animatzen, saritzen eta egiatzat hartzen den herrialde bat, moralaren gaiztakeriak eta arau etiko, politiko eta kazetaritza-arau guztien urraketak egunero irabazten duen herrialdea da, inork begirik keinurik egin gabe. Gauza hauek ezkerreko begiko lastoa ikusten dutenek eusten, argitaratzen eta zabaltzen dituzte, baina inoiz ez eskuineko enborra ikusten dutenek.
Eta hori egiten dute beren burua nazio baten salbatzaile izendatzen dutenek, beren burua eurek bakarrik duten nazio baten salbatzaile izendatzen dutenek, esaten duten hitz bakoitzarekin pozoia botatzen dutenek, zorroztasuna baino aintza nahiago dutenek, kontuak kitatu nahi dituztenek, kexak inoiz ahazten ez dituztenek, etab., etab. Politikan, kazetaritzan eta edozein arlo profesionaletan, egunero egiten dira akatsak, baina aldea dago nahi gabeko akats baten eta manipulazioaren, gaiztakeriaren, gorrotoaren, kaltea eragiteko asmoa duten gezur nahituen edo objektibotasun faltaren artean. Frogarik gabe salatzeak, faltsuak direla jakinda istorioak kontatzeak edo sare sozialetan irakurtzen dena egiaztapen txikienik gabe errepikatzeak ohore laburra ekar dezake, baina gutxitan eraikitzen ditu ibilbide iraunkorrak.
Ayuso Madrileko Presidenta, Milei Argentinako presidentearen lagun mina, arduragabe eta fribola benetakoa “Pedro Sánchez, puta semea” liburuaren egilea da, Ayuso “Zuri botoa ematen dizunak, Txapote” liburuaren egilea da, Ayuso lelo hutsalen txapelduna eta diskurtso publikoko ahots kalumniatzaileena ere bada. Bera, izan ere, euskararen aldeko Madrileko alaba kuttun pizpireta. Ikuspegia zalantzarik gabe oso iluna da, eztabaida publikoaren benetako kolapso baten lekuko baikara. Eguneroko eskandaluak, gezurrak, konfrontazioak eta balio faltak diskurtso publikoa menderatzen dutenean, orduan pentsamendua, analisia eta elkarrizketa eraikitzailea behin betiko desagertuko dira. Eta iritsiko da hori saihesteko ezer egin ez izanaz damutuko garen, diren, eguna.
Esandako guztiaren kontra, aurka, irakurle estimatua, orain dela gutxi nik neuk idatzitako zerbait aurkezten dizut ostera. Politikagintza eraginkorrean sinesten duena. Iaz, Iñigo Urkullu Lehendakariak Arriaga An-tzokian jaso zuen, besteak beste, Sabino Arana Fundazioaren saria. Merezitakoa eta zirraragarria, niretzat behintzat. Hitza hartu zuen. Bere adierazpenetako batzuk aukeratu nituen eta ditut: “Hamarkada bat baino gehiagoz lehendakariaren makila eduki izanagatik pribilegiatua sentitu naiz. Benetako ohore bidelagun izan nauten pertsona guztiekin, auzolanean eta lankidetzan urte hauetan zehar herrialdea gidatzeko ardura izan dugunokin. Euskadi aurreratuago eta justuago bat uzteko. Autogobernua defendatzeko lan sakona egin dugu. Egunoroko politikaren zentzurik jatorrenean, etikoenean eta erabilgarrienean. Ohore bat izan da gizartearen alde eta onerako aritzea. Jarraitu beharreko norabidea ibilbide osoan zehar pertsonekiko konpromisoarekin markatuta egon da beti.
Euskal gizarteak jasandako egoera zailetatik erantzuteko eta sendoago ateratzeko gai izan da indartuz gizarte kohesioan, ekonomia eta industria jardueran. Gure zerbitzu publikoak hobetzen jarraitzeko konpromisoan, inor atzean ez uzteko helburuarekin aritu gara buru belarri. Nire euskal nazionalismoa humanista, kosmopolita, abertzale, demokratikoa, solidarioa eta Europaren aldekoa izan da. Gure jarduna une honetan munduan sortzen diren muturreko joeren eta demokrazi parlamentarioek duten benetako arriskutik haratago. Ongi izatearen eta gizartearen defentsa egin dut beti”. Eta nik neuk sinesten diot. Benetan.
Badaude beraz, egon ere, gutxienez, bi era eta bi modu politika egiteko, eta politika ulertzeko. Ni bigarren honen alde nago, noski. Nik ez dut, ez, beste lurraldetan egiten den politika ziztrina. Ez dut nahi, ez, nire Herri eta hiritarrentzat, nire Politikarientzat eta nire Legebiltzarrerako eztabaida politikoaren horrelako gainbeherarik. Zintzo,irmo eta tinko sinesten, dut gora behera guzti guztien gainetik, euskaldunon etorkizuna guri dagokigula, horixe pentsatu behar dugula zinez eta zintzoki eta beraz hemendik aurrera prest, beti bezala, eta jakitun ikasbiderik garrantzitsuena politika demokratiko onak gaurko erronkei eran-tzuna argitu behar duela, eta halaxe egingo duela, itxaropena arma indartsu eta historiko gisa gauzatzeko gaitasunaz jokatu behar dugula. Halaxe izan dadila. Politika kaskarraren aurrean, Espainiako politikaren gainbeheraren aurrean, gu geurera, Euskadi eraikitzen, Zazpiak Bat osatzen, temati. Sinesten dut horretan sinesten dudala. Zin dagit. Hitza hitz. Palabra de vasco. Bedi bada.