Mesa de Redacción

Kontsumoa eta plazera

14.06.2020 | 12:02
Kontsumoa eta plazera

Errenazimendua izurri beltzaren ostean jaio zela gogoratzen zuen irakasletzat izan nuen Rafael Argullol filosofoak berriki egin dioten elkarrizketa baten, hausnarketarako parada ematen duen egoerak gauza positiboak ekarri ditzakeela argudiatuz. Egun, bere aburuz, katarsirako ezinbesteko baldintza gertatutako guztia ez ahaztea da. Baina batez ere kontsumoa eta plazera ezberdintzeko gaitasuna gara-tzea. Eruditu katalanak kontsumoak esperientzia oro banpirizatu duela irizten du. Eta pisuzko adibideak jartzen ditu: hala nola, antolatutako masako turismoak La Gioconda-ren aurrean selfie bat ateratzeko hilara ikaragarria egitera bultzatzen gaituela, ondoan Da Vinciren beste maisulan bat dagoelaz ohartu gabe. Jabetzaren eta ondasunak metatzeko irrikak, esaterako, pornografia eta erotismoaren artean alderik ez aurkitzera eraman gaituela dio. Azken finean, kapitalismoak desira zinez sentitzeko esperientzia hondatu duela esatera dator. Hortaz, normalitate berriaz hitz egitea baino, kontzeptuak ezberdintzen dituen austeritate berriaz hitz egin beharko genukeela ondorioztatzen du, bat egiten dudan gogoetan. Baina, posible ote zait erantzunkizuna albo batera uztea inguruan ditudan negozioak kontsumorik gabe porrotera kondenatuta daudela pentsa-tzen baldin badut? Kalkutako Teresa berria ote naiz edo berehalako hedonismorako dudan grina indartsuegia da? Nigatik balitz Errenazimendua antzeratzea ezinezkoa dela esango nuke.

aaraluzea@deia.eus

Más información

Blogs de Deia
Foros Deia
noticias de deia