UELA egun batzuk albistea zabaldu zen: emakume bat hilda agertu zen hotel bateko gelan, eta kitto. Gertaera eskandalagarria edo odoltsua ez izan arren -seguru hauxegatik pasatu da oin-puntetan komunikabide nagusietan- haren atzean utzi duen istorioak beste indarkeria mota bat erakusten digu, indarkeria instituzionala deritzona hain zuzen: Patologia kroniko degeneratibo eta sendaezina duen emakume bat, jasanezinezko mingarriak jota baita maskuriko minbizi inbaditzaileaz gain diagnostikatua, bere erreferentziako ospitalera joan zen haren bizitzarekin amaitzeko laguntza eske, ekainaren 25etik indarrean dagoen Eutanasiari buruzko Legea-ren prozedura bultzatuz. Hala ere, osasun-sistemak uko egin dio: eskaera jasota, bere medikuak kontzientzia-objektore izendatu du bere burua eta segidan, aurrera jarraitzen beharrean, Administrazio makineria geldirik egoten da. Dagoeneko ez dago beste kontsultarik, ez derrigorrezkoa den ebaluatzerik, ezta berak eta zenbait mediku batzuek egindako salaketari erantzunik ere. Azkenean amore eman zuen emakumeak eta akabo: bere buruaz beste egin du.

Administrazioak, definizioz, ez du arimarik baina, arduradun politikoek? Eta profesionalek? Paziente baten aurrean, modu desberdinatan jardun behar al dute objetorea diren edo ez diren arabera? Legea erabil al dezakete beraien aldeko eskeintzen diren eskubideak bermatzeko eta, aldi berean, gaixoa babesten dutenei uko egiteko?

Madrilen gertatu izana ez da kasualitatea. Zer espero daiteke, legez bultzatu behar dituen neurri guztiak hartu beharrean, eutanasia edota abortua (sic) soberan edo gogaikarri zaienarekin amaitzeko baliabide erraza direla adierazten ba du Erkidegoko Presidentak berak? Berarekin bat egiten ez dutenez zion Ayuso andereak, hau zikinkeria... Ba argi eta garbi utzi du Madrilgo askatasunaren erreinuan norbait soberan bazegoen, hotel-gela hotz batean, Ayusok berak ez daukan duintasunez, bere buruaz beste egin zuen emakume xume eta ausarta bat zela. Agur! Goian bego.