Etxean, gurasoei, zigorra ez zaie egokia iruditu. Ez diote umeari zer egin duen galdetu eta, noski, ez dira beste gelakideengana joan, beren umearen oihua zer iruditu zaien galdetuz. Kontua da, umeari arreta deitu diotela klasean eta lotsarazi egin dutela. Eta, zigorra, aitona-amonen garaikoa dela. Nori otutzen zaio non-sense esaldiak kopiatzeko eskatzea? Umeak zigorrik gabe hezi behar dira gaur. Egiten dutena egiten dutela, gurasoek beti defendatuko dituztela pentsatuz. Arrazoia, hortzak erakutsiz gero, beti zurea dela sinestaraziz. Gaizki egin duzula jakinaraztea eta lotsa sentiaraztea, umeak estigmatizatzeko tresnak direla salatuz. Gurasoek, bada, zuzendariarengana jo dute eta irakasleari egindako okerra emendatzea eskatu diote. Hasteko eta behin, familiari barkamena eskatuz. Honen ondoren, ez dakigu umeak klasean oihu egiten jarraituko duen edo ez. Gelakideei ez dutela molestatu behar adieraziko dien edo€ Eta irakaslea? A! Ez dakigu hemendik aurrera ikasleei zer eskatu ahal izango dien, bere hitzek piperrik balioko duten€ Baina ez dio axola. Ze hori guztia gurasook ordaintzen dugun nominan dihoa!