Gimenok, beraz, lanera itzuli behar dutela agintzen die irakasleei, baina adierazpenek zalantza sortzen dute, uler baitaiteke irakasleek ez dutela lanera itzuli nahi, eta, ondorioz, ez dutela dagokien funtzio soziala bete nahi. Ez dakit zein den Gimenok aipa-tzen duen funtzio soziala, heztea izango da? Ezagu-tza transmititzea? Laguntzea? Gidatzea?, baina ulertu dudanaren arabera, irakasleek eskatu duten bakarra da eskolara itzultzeko protokolo eta neurri garbiak hartzea, izan ere, 2 gehi bi berdin 4, covid-19ari aurre egiteko distantzia mantetzeko ikasgelako ratioak jaitsi behar dira; ratioak jaitsi behar badira, ikasgela kopuru handiagoa behar da, kopurua handiagoa bada, irakasle gehiago beharko dira, eta, Nafarroako Gobernuak ez du adierazi oraingoz, bi aste falta dira, irakasle gehiago kontratatzeko asmorik. Ez hori bakarrik, berriz ere, ekainean gertatu moduan zuzendaritza taldeen gainean uzten dira hainbat erabaki garrantzitsu, hala nola, sarrerak eta irteerak erabakitzea, "sectores bloqueantes" (sic) zein diren erabakitzea, (pilatzeko arriskua duten pasadizoak izango dira?), eta hori dena zuzendari-tza taldeen eta irakasleen "ardura eta funtzio sozilarari" dei eginik.

Nire buruari galdetzen diot Carlos Gimenok zer uste izan zuen osasun langileek funtzio soziala betetzen zuten bitartean, EPIrik gabe lan egin eta kutsatu zirenean. Zergatik uste dute politikariek haien erabaki eta aginduak zalantzan jartzen direnean, kolektiboek ez dutela betetzen dagokien lana?

Irakasteko gaude irakasleok, hezteko eta elkar uler-tze soziala deitzen den hori eraikitzen laguntzeko. Ala, demagun, Gimenok publikoki defendituko luke birus olde baten jatorria bihurturiko eskola bateko zuzendaria zeinaren erabakien ardurapean baitago eskola hori kutsatu izana? Ez, ziur naiz Carlos Gimeno isildu egingo litzatekeela eta ez lukeela zuzendariak erabakitakoa defendatuko.