Hori egiten ari dira gure politikariak? Bada zalantza dut, haiek herritarrei egozten dieten arduragabekeriaren tamainakoa gutxienez.

Alemanian edo Italian, Espainian baino BPGarekiko hiru aldiz diru gehiago erabili dute pandemiari aurre egiteko, Holandan eta Frantzian, bi. Madrileko Komunitateak kanporatu egin zituen covid-19ari aurre egiteko kontratatuko osasun langileak, eta egunkari batek dio EAEko osasun-etxeak gainezka daudela ordezkapenik ez dagoelako. Berriki argitaratu den ikerketa batean kutsatuen aztarnaritza ikertu dute: Martxoan, Hego Korean kutsatu bakoitzeko 10 kontakturi abisa-tzen zitzaien; EAEn, 3 ingururi eta Nafarroan 5 ingururi; Katalunian 0-2ri. Jakina da Generalitateak 17,1 milioiren truke azpikontratatu duela aztarnari-zerbitzua, Ferrovialen eskutan utzirik; ernaberritzea hasi zenean, zerbitzua ez zegoen prest eta Kataluniako gobernua atzera egiten saiatu bazen ere, ez dago argi nork duen hil ala biziko zerbitzu horren ardura egun.

Zein txoribururi bururatzen zaio horrelako egoera larrian enpresa pribatu baten eskuetan uztea aztarnarien kudeaketa?

Kalean zehar maskararekin zoazela, pentsa ezazu irakurle, pandemiaren kudeaketa ere politikoa dela, hartzen ari diren estrategiak ere zerikusia dutela ezarri zaigun gizarte ereduarekin, aurrekontuekin, osasun sisteman inbertitzearekin eta, azkenik, politikoek herritarron gainean egotzi nahi eta onartzen ez duten arduragabekeriarekin; hemen, EAEn, ere bai.