SIDORO ezizenez ezagutu genuen 1970eko hamakadan, oraindik klandestino zen PSOE bateko ordezkari orokorra (1974.etik) ezker ukabila goian hanibat manifa buruko pankartaren atzean eta, zelan ez, orduko grisen borren aurretik korrika ere bai. Francoren menpeko 40 urteetan geunden oraindik eta progresismoa usnatzeko ildo bakarra hortik zetorrela zirudien, PC oraindik legez kanporago eta gainbehera zegoelako. Ez zen bada inondik lortzerik 1976.eko hauteskundeetan agindua hartzea, izan ere FET y de las JONSeko Adolfo Suarez militanteak babes nahikoa lortu zuen baina, hainbat borroka eta isil nahiz ageri egin ondoren 1982.ean Gobernu buru izatera iritzi zen dagoeneko Espainiako partidurik handieneko jaun izan zen Felipe Gonzalez.

Ezin dut ukatu eta ez naiz bakana izanen, ezkerreko gobernu bat Madriletik aginduan izatea haize fresko, garbi eta indartsu bat sentiarazi ziguta, geroak geroko, bazirudien ordurarte demokraziak izena besterik ez zuela, 1931. urtean Espainiako Errepublika eraikitzen ere funtzeskoenak izan zirela sozialistak eta hori gutxi balitz Monarkiari haginkada on bat emateko aukera ikus zaiteken hauekin. Areago, NATO edo OTANen sartzeko erreferenduma egin zenean, gobernu buru izan arren argi bezala ozen "OTAN de entrada, no" sloganak Gonzalez goratuz batera espaniar gorri guztiak esperntzaz jarri zituen. Hark ez beste askok ez zutelako inondik nahi, behin betiko gerra usaina zuen erakunde horretan esku hartzerik. Geroxeago mantso sartu zen eta sartu gintuen, inoiz ezertarako balio ote digun ez dakigun erakunde hortara.

Gerra guztien kontra zegoela mila aldiz aldarri eta gero eta botereak norbanakoa usteltzen duen eredu bezala gerra guztietatik maltzurrenari ekin zion, gerra zikinari, estatuak dituen botere guztiak erabiliz legez kanpoko klandestinitatean 28 lagun erailtzeko. Ez dut, gaur ere, inolako borroka armaturik goraipatuko baina Gonzalez GAL taldearena are ziztrinagoa izan zen. AEBtako CIAren paper batzuen erruz, egunotan berpiztu egin da kontua baina egia sinetsi nahi zuenak bazekien nor zen "X" jauna.