Julio Anguitaren heriotza dela-eta gertatu da berriro ere. Adierazpen eta artikulu gehienak "baina", "nahiz eta", "arren" eta mota horretako esaldi kontsesiboz eta zekenkeriaz beteta daude. Badirudi batzuek ezin dutela heriotzaren aurrean pena, nahigabea, besterik gabe, adierazi; zehaztu egin behar dute, mundu guztia asper-asper eginda utzi arte, ez zirela ideologia berekoak, edo alderdi berekoak, edo estrategia berekoak, edo nazio berekoak. Ez dakit zergatik ez duten kontuan hartu ixilik egotearen aukera.

Badira gauza txarragoak: miresle ergelak. Bati irakurri diot Julio Anguita zeruan egongo dela ziur aski, Jainkoarekin, gizon ona zelako. Hiztegiak irainik gabe gelditu ziren, eta barre maltzurrenak atera zitzaizkidan. Ez dut uste Anguita jauna fededuna zenik; komunismoa ez da horrelakoa. Barkatu deabrua ateratzeagatik. Zerurik ez, infernurik ez, hil ondoko bizitzarik ez. Bestela...

Pena sentitu nuen Julio Anguita hil zela jakin nuenean, pena, besterik gabe. Zenbat urte zituen begiratu nuen. 78. Ai, kalifa gorria! Hau pena!