Alor teorikotik eguneroko bizitzara abiatuz, etxetik ateratzeko protokolo edo direlakoak bere garaian Forges-ek egindako biñetak dakazkit gogora, gaur herri barruan, etzi albokora ere bai, hurrengoan probintziatik atera gabe, kirola egiten bai baina pasiatzen ez, kirola ere eliteko profesionala izanez gero neurri batzuk eta hirugarren mailakoa izanez beste batzuk, 70 urtetik gorakaoa izanez, ordu zehatz batzuk soilik -Bus edo autoz joanez?- Nahastea galanta eta arestian esan bezala teorian hainbeste dakiten batzuen ustetan alferrikakoak agian.

Musuko edo karetarena izan daitee adibiderik argiena. Busean edo trenean ibiltzeko beharrezkoa den bitartean beste toki itxi batzuetan ez, oraintsu arte eranginkorra zenaren zalantzatik, laster denerako derrigortua edota nonnahi oparitzetik eto 0.96 euroko gehiengo salneurritik bost edo 10 euroko diseinuzkoetara joanez. Tamalezko pandemia baten sartuak gaude, berria den heinean gutxi dakigu beraz, ikasteko bide edo traza gutxi eta zinez larriena, gero eta maizago aipatzen dutela udazkenerako beste bat datorrenaren mehatxua. Broma bat ematen du. Eta aurreko galdera batez bukatuko dut, Zertan da txerto edo bakunaren kontu hori?