AMABOST eguneko isiluneak kezkatuta ez bada urduritasun ikutu batez eduki nau, apiril honen 9.ean berria agertu zenetik azken larunbat honetan azaldu den 'manifestu'-rarte ezelako aipamenik ez dudalako irakurri ez aditu. Albistea erabat garrantzi-tsua iruditu zitzaidan: EHUko 55 ikerlari eta zientzilarik Covid-19aren birusa atzemateko PT-PCR izeneko test berria asmatu zutela, erabiltzen ziarduen PCR hainbat hobetuz gainera, berton eginez eta egile eta EHUren esku zabaltasunagaitik oso merkea ateratzen delako, orduan egiten ziren 1.500 frogaren ordez 10.000 egiteko aukera emanez eta lau orduko epean erantzuna argitu. Hori gutxi balitz, behar dituen elementuak arruntak izanik kasik muga gabeko kopurua lor-tzeko bidea legoke. Ez nintzan bakarra izango pentsatu zuena nolako mauka edo panazea sortu zitzaigun etxe barruan eta mundura zabaltzeko aukerarekin. Zalantzaren bat uxatzeko Madrileko Carlos III Institutoak berretsi eta ziurtatu zuen asmakizuna.

Ez zuten ordea gauza bera pentsatu euskal Gobernuko politikoek, entzun gor egin eta harik eta zientzalari eta irakasle mordo batek egindako manifestua ikusi arte ez dutelako fitxik aipatu eta, egin dutenenan, sinesmen urria duten arrazoiak eman dituzte. 15 egunez hedabide guztien portadak ganora gutxiko zenbakiaz betetzen dituzte eta holakoak ezkutatu. Ezkutatu diot Googlen bertan ohi baino hainbat nekezago bilatu dudalako berria. Tartean ehunka titular ekainiz Chinatik goma ustelekin etorritako, orindik beharrezko diren ez dakigun, musuko edo maskarei, kasurako. Jakinik, egia baldin ba diote, holako kalitatezkoak milioika aterako direla Markinatik egun gutxitan.

Egiten ahal du Gobernuak, zuzen edo oker, ahaleginik pandemia zital honetatik ateratzeko baina PT-PCR kontu honekin jarrera tamalgaria izan du. Oposizioaz beste hainbeste esatea gutxi da, bi astebete luze horietan ez diolako kargurik hartu Gobernuari gai hortaz, hauteskunden data publiko egin eta, horretarako bai, bi ordutara ehunka erreakzio egon ziren arren.